Ondoko irudian duzuen moduan, Herritzartuk aurreko ostiralean inauguratu zuen egoitza zabalik da. Etxebeste kalean kokatua dago, Marije arropa dendaren eta Lizardi liburu dendaren artean. Irekita izango da asteartean, 18:00-20:00 artean.
Adi, bolondresak behar baititu Herritzartuk maiatzaren 7ko galdeketarako. Apirilaren 5era arte Etxebeste kaleko lokal horretan bertan eman ahalko da izena, edota bestela, Herritzartuk asteotarako Sutegin antolaturiko hitzaldi zikloan jarriko duten mahaian. Bi lan txanda antolatu dituzte galdeketa egunerako; lehenengoa goizerako, bigarrena arratsalderako. Honako bi lanok egiteko behar dira bolondresak: bozka mahaietan egoteko (botoemaileak errejistratu, bozka jaso...) edo laguntzaile moduan aritzeko (boto emaileei lagundu, informazioa eman...). "Animatu eta apuntatu zaitez!", luzatu dute gonbita.
Datozen deialdiak
Martxoak 31, ostirala
19:00 Hitzaldia Sutegin: “Erabakitze eskubidea Katalunian eta Euskal Herrian. Ze paper jokatzen ari da gizarte mugimendua?”. Hizlariak: Elena Jimenez (Òmnium Cultural) eta Pello Urzelai (Gure Esku Dago). Elkarrizketatzailea: Mertxe Aizpurua (kazetaria).
Apirilak 1, larunbata
12:00 Berme eta Jarraipen Batzordearen osaketa Potxoenean.
Apirilak 5, asteazkena
19:00 Hitzaldia Sutegin: Tolosaldeako galdeketaren ingurukoak ezagutzeko aukera. Hizlariak: Kike Amonarriz (Tolosaldeako Gure Esku Dago) eta Garbiñe Biurrun (Tolosaldeako Gure Esku Dago). NOAUA! K.E.re-kin elkarlanean antolatua.
Apirilak 21, ostirala
19:00 Hitzaldia Sutegin: “Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan”. Hizlariak: Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos). Elkarrizketatzailea: Fermin Munarriz (kazetaria).
Apirilak 9, igandea
12:00 Pagazpe eta Zubieta Pilota Elkarteen arteko bote luze desafioa Zubietako errebote plazan, Herritzartu eta Zubiartean elkarteek antolatuta.
GALDERAREN AURKEZPENAREN BERRI:
"Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?"
ABESTIAREN AURKEZPENAREN BERRI:
Informazio gehiagorako: