Bost egun baino ez dira geratzen, gaur bertan Otxandiotik abiatuko den 20. Korrika gure artera heltzeko. Apirilaren 4ean gaueko 23:39an lasartearren eskutik jasoko dute lekukoa zubietarrek hipodromoko zubian, eta bertan hasi eta Aginagako Mapilera arte, herri eragile desberdinek garraiatuko dute barruan mezu ezkutua daraman lekukoa; tartean, NOAUA! Kultur Elkarteak. Aurreko edizioan, bi bazkide gazteek izan zuten lekukoa eskutan hartzeko ohorea. Oraingoan, aldizkaria astero astero zuen etxera helarazten lan itzela egiten duten banatzaileena izango da. Ondoko irudian dituzuen peto koloretsuak jantziko dituzte lekuko eramaileek.
Etumeta AEK euskaltegitik jakinarazi digutenez, NOAUA! Kultur Elkartearena izango da, lekukoa Kalezarko plaza inguruan hartu eta Usurbilgo Gaztetxe parera arte eramateko ardura.
20. Korrika badator, eta girotzen hasteko garaia da. Honatx antolatu den ekimen eskaintza zabalaren berri:
KORRIKA BATZORDEAREN EKITALDIAK
Apirilak 1, larunbata
15:30 Mus txapelketa Txiribogan (izen ematea, 15:30-16:00). Sariak:
1-Arkumea eta bi botila ardo.
2-8 txuleta eta bi botila ardo.
3-Saiheskia eta bi botila ardo.
4-Gazta eta bi botila ardo.
Apirilak 2, igandea
18:30 Olatz Kortaren musika emanaldia frontoian.
KORRIKA TXIKIA
Apirilak 4, asteartea
Aginagako Eskolan:
11:00 Korrika Txikia Aginagan barrena.
Udarregi Ikastolan:
15:20-16:30 Korrika Txikia:
15:20 Urdaiagatik DBH 2-3, Santuenetik LH6D, Bizkarretik LH4A+B, Antxeta taberna paretik LH2 eta Bordatxo taberna paretik HH3koak abiatuko dira.
15:30 Haur Eskolatik LH 6A+B, Olarrondo sarreratik LH5, Atxegaldeko Karobi taberna paretik LH3 eta Gaztelekutik HH5ekoak abiatuko dira.
15:30 Iborla baserritik DBH 1-4 irtengo dira. Kalezarreko aldapan LH3D, Labe Txiki parean LH1, eta Patri jatetxe parean HH4koak batuko zaizkie.
Ibilbideen helmuga: frontoia.
Amaiera ekitaldia frontoian:
-Lekukoaren mezuaren irakurketa.
-3 kanta abestuko dituzte: “Oihu bat entzun”, “Euskalduna euskaraz”, “Aberriaren mugak”.
-Tipi-tapa koreografia dantzatuko dute.
-Amaieran, Zirkorrika abestia.
Ondoren, txokolate jana AEK-ren eskutik. Oharra: erabilitako edalontziak antolatzaileei itzuli!
Zubietan:
16:00 Korrika Txikia Kaxkoan zehar, Eskola Txikiko ikasleen eskutik.
16:30 Merienda.
19:30 Joko ezberdinak plazan: Twistter erraldoia, dortsalen margoketa, Boleibol eta Pin pon partidak... eta gehiago, Guraso Elkartearen eta Zubietako Jai Batzordearen eskutik.
20:30 Afaria. Kuadrila bakoitza ardura dadila berea ekartzeaz. Plazan mahaiak egongo dira eta denon eskuragarri: edaria, postrea eta kafea, ZUBIARTEAN Elkartearen eskutik.
22:00 Musika eta jai giroa Kaxkoan.
23:00 Bakoitza bere postuetara! 3,2,1... Goazen korrika!
20.KORRIKA
Ordua: 23:39 aldera.
Lekukoa hartzea: Zubietako hipodromoko zubia.
Lekukoa uztea: Aginagako Mapil.
Ibilbidea (11 km guztira): Zubietako hipodromoa, Zubieta, Santuenea, Bizkarre, Kalezar, Kaxkoa (Bordatxoko errotonda, Udala, Kale Nagusia, Atxegalde), Aginaga (N-634 errepidetik).
Lekukoa hartuko dutenen artean: Lanbide Eskola, Zubietako Eskola Txikia, Zubietako Herri Batzarra, Zubietako Jai Batzordea, Ederlan, Berriola, EHBildu, NOAUA! K.E., Elhuyar, Udarregi Ikastola, Usurbilgo Udala, Aginagako Jai Batzordea, lagun koadrila bat, Andatza M.K.T. eta Orbeldi D.T.
Informazio gehiago: korrika.eus