Eskubaloia eta futbola, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2017ko apirilaren 1a

Herriko kirol taldeak babestu eta animatzeko hitzordu ugari asteburuan. Futbola Harane zelaian eta eskubaloia Oiardo Kiroldegian. Segidan dituzue neurketen ordutegiak. Gogoan izan bestalde, Usurbil F.T.-k datorren oporraldirako antolatu dituen kirol txokoetan izena emateko epea ostiral honetan bertan, martxoaren 31n itxiko dutela. Xehetasunak hemen:

Futbola Haranen

Apirilak 1, larunbata

10:00 Alebin neskak:

Udarregi 5-Urnieta 6

Udarregi 6A-Astigarraga

17:00 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Axular K.K.E.

Apirilak 2, igandea

10:00-13:00 Topaketa: Futbol Eskola, 2007-2008:

Usurbil F.T.-Allerru K.J.K.E.

Usurbil F.T.-ren kirol txokoak

Gaztetxo futbolarien topaketa ospatu zuten aurreko oporraldian. Apirilaren erdialdean ikasleek izango dituzten atseden egunetarako kirol txokoak antolatu ditu Usurbil F.T.-k. Jada izen emateko epea ireki dute. Martxoaren 31ra arte bideratu ahalko da inskripzioa, Haranen. Kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen duten txokoak, apirilaren 18tik 22ra izango dira, goizez, 09:30-12:30 artean.

Eskubaloia Kiroldegian

Apirilak 1, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5C-Udarregi 5A

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Udarregi 6A

10:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Ereintza Todo Terreno

11:45 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Aiala C Zarautz

13:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Leizaran A

17:15 Kadete neskak, Foru Aldundiko Txapelketa: Usurbil K.E.-Dario Bus Elgoibar

19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Anaitasuna

Apirilak 2, igandea

10:00 Alebin mutilak, Gipuzkoako Errendimenduzko Txapelketa: Usurbil K.E.-Zarautz A ZKE

11:30 Alebin neskak, Gipuzkoako Errendimenduzko Txapelketa: Usurbil K.E.-Saieko

Eskubaloia, Selekzioa

Apirilak 2, igandea

16:00 Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua Zarauzko Antoniano Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Ekaitz Ibargoien deitu dute hitzordura.

16:00 Kadete mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eneko Furundarena deitu dute hitzordura.

Errifen zozketa

1.333 izan da Usurbil K.E.-k martxoaren 25ean eginiko errifen zozketako zenbaki saritua. Zenbaki honen jabeari, bi lagunentzako otordua egokitu zaio Aialde-Berri sagardotegian.