Martxoaren 31, apirilaren 5 eta 21erako erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldi bana antolatu du maiatzaren 7rako galdeketa prestatzen ari den Herritzartu Elkarteak, apirilaren 5ekoa NOAUA! Kultur Elkartearekin elkarlanean. 19:00etan Sutegin ospatuko diren saio guztiotarako aurpegi ezagunak gonbidatu dira. Gizarte mugimendua Katalunian eta Euskal Herrian erabakitze eskubidearen inguruan jokatzen ari den papera, berriki martxoaren 19an Tolosaldean izandako galdeketen xehetasunak, eta erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan. Gai guztiok aztertuko dira ostiral honetan bertan abiatuko den hitzaldi zikloaren baitan.
Bolondresak behar dira
Ondoko irudian duzuen moduan, Herritzartuk zabalik du egoitza propioa ere. Aurreko ostiralean inauguratu zuten. Etxebeste kalean kokatua dago, Marije arropa dendaren eta Lizardi liburu dendaren artean. Zabalik izango da asteartean, 18:00-20:00 artean. Adi, bolondresak behar baititu Herritzartuk maiatzaren 7ko galdeketarako. Apirilaren 5era arte lokalean bertan eman ahalko da izena, edota bestela, Herritzartuk Sutegin antolaturiko hitzaldi zikloan jarriko duten mahaian. Bi lan txanda antolatu dituzte galdeketa egunerako; lehenengoa goizerako, bigarrena arratsalderako. Honako bi lanok egiteko behar dira bolondresak: bozka mahaietan egoteko (botoemaileak errejistratu, bozka jaso...) edo laguntzaile moduan aritzeko (boto emaileei lagundu, informazioa eman...). "Animatu eta apuntatu zaitez!", luzatu dute gonbita.
Datozen deialdiak
Martxoak 31, ostirala
19:00 Hitzaldia Sutegin: “Erabakitze eskubidea Katalunian eta Euskal Herrian. Ze paper jokatzen ari da gizarte mugimendua?”. Hizlariak: Elena Jimenez (Òmnium Cultural) eta Pello Urzelai (Gure Esku Dago). Elkarrizketatzailea: Mertxe Aizpurua (kazetaria).
Apirilak 1, larunbata
12:00 Berme eta Jarraipen Batzordearen osaketa Potxoenean.
Apirilak 5, asteazkena
19:00 Hitzaldia Sutegin: Tolosaldeako galdeketaren ingurukoak ezagutzeko aukera. Hizlariak: Kike Amonarriz (soziolinguista eta telebistako aurkezlea) eta Garbiñe Biurrun (epailea). NOAUA! K.E.re-kin elkarlanean antolatua.
Apirilak 21, ostirala
19:00 Hitzaldia Sutegin: “Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan”. Hizlariak: Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos). Elkarrizketatzailea: Fermin Munarriz (kazetaria).
Apirilak 9, igandea
12:00 Pagazpe eta Zubieta Pilota Elkarteen arteko bote luze desafioa Zubietako errebote plazan, Herritzartu eta Zubiartean elkarteek antolatuta.
GALDERAREN AURKEZPENAREN BERRI:
"Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?"
ABESTIAREN AURKEZPENAREN BERRI:
Informazio gehiagorako: