20. Korrika bidean da jada! Atzo Otxandiotik abiatu ostean, Gasteiz eta Araba zeharkatu eta jada Nafarroan da euskararen aldeko lasterketa. Asteburuan Nafarroa eta Ipar Euskal Herritik barrena ibiliko da. Gogoan izan, 4 egun baino ez dira geratzen "Batzuk" aldarripean ospatzen ari den lasterketa gure artera heltzeko eta girotzen hastera goaz asteburuan, Korrika Batzordeak antolatu dituen mus txapelketa eta Olatz Kortaren musika emanaldiarekin. Ikastetxeen Korrika Txikia helduko da gero asteartean, 20. Korrika iritsi aurretik.
Honatx antolatu den ekimen eskaintza zabalaren berri:
KORRIKA BATZORDEAREN EKITALDIAK
Apirilak 1, larunbata
15:30 Mus txapelketa Txiribogan (izen ematea, 15:30-16:00). Sariak:
1-Arkumea eta bi botila ardo.
2-8 txuleta eta bi botila ardo.
3-Saiheskia eta bi botila ardo.
4-Gazta eta bi botila ardo.
Apirilak 2, igandea
18:30 Olatz Kortaren musika emanaldia frontoian.
KORRIKA TXIKIA
Apirilak 4, asteartea
Aginagako Eskolan:
11:00 Korrika Txikia Aginagan barrena.
Udarregi Ikastolan:
15:20-16:30 Korrika Txikia:
15:20 Urdaiagatik DBH 2-3, Santuenetik LH6D, Bizkarretik LH4A+B, Antxeta taberna paretik LH2 eta Bordatxo taberna paretik HH3koak abiatuko dira.
15:30 Haur Eskolatik LH 6A+B, Olarrondo sarreratik LH5, Atxegaldeko Karobi taberna paretik LH3 eta Gaztelekutik HH5ekoak abiatuko dira.
15:30 Iborla baserritik DBH 1-4 irtengo dira. Kalezarreko aldapan LH3D, Labe Txiki parean LH1, eta Patri jatetxe parean HH4koak batuko zaizkie.
Ibilbideen helmuga: frontoia.
Amaiera ekitaldia frontoian:
-Lekukoaren mezuaren irakurketa.
-3 kanta abestuko dituzte: “Oihu bat entzun”, “Euskalduna euskaraz”, “Aberriaren mugak”.
-Tipi-tapa koreografia dantzatuko dute.
-Amaieran, Zirkorrika abestia.
Ondoren, txokolate jana AEK-ren eskutik. Oharra: erabilitako edalontziak antolatzaileei itzuli!
Zubietan:
16:00 Korrika Txikia Kaxkoan zehar, Eskola Txikiko ikasleen eskutik.
16:30 Merienda.
19:30 Joko ezberdinak plazan: Twistter erraldoia, dortsalen margoketa, Boleibol eta Pin pon partidak... eta gehiago, Guraso Elkartearen eta Zubietako Jai Batzordearen eskutik.
20:30 Afaria. Kuadrila bakoitza ardura dadila berea ekartzeaz. Plazan mahaiak egongo dira eta denon eskuragarri: edaria, postrea eta kafea, ZUBIARTEAN Elkartearen eskutik.
22:00 Musika eta jai giroa Kaxkoan.
23:00 Bakoitza bere postuetara! 3,2,1... Goazen korrika!
20.KORRIKA
Ordua: 23:39 aldera.
Lekukoa hartzea: Zubietako hipodromoko zubia.
Lekukoa uztea: Aginagako Mapil.
Ibilbidea (11 km guztira): Zubietako hipodromoa, Zubieta, Santuenea, Bizkarre, Kalezar, Kaxkoa (Bordatxoko errotonda, Udala, Kale Nagusia, Atxegalde), Aginaga (N-634 errepidetik).
Lekukoa hartuko dutenen artean: Lanbide Eskola, Zubietako Eskola Txikia, Zubietako Herri Batzarra, Zubietako Jai Batzordea, Ederlan, Berriola, EHBildu, NOAUA! K.E., Elhuyar, Udarregi Ikastola, Usurbilgo Udala, Aginagako Jai Batzordea, lagun koadrila bat, Andatza M.K.T. eta Orbeldi D.T.
Informazio gehiago: korrika.eus