Doluari buruzko hitzaldia 16:30etan Aginagan

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 3a, 10:20

Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak Gipuzkoako Eskola Txikiko Koordinakundearekin elkarlanean antolatu dute hitzaldia, astelehen honetan, apirilaren 3an, arratsaldeko 16:30etan Aginagan.

Formazio saioak Zubietan

Zubietako Eskolako guraso elkarteak jardunaldiak antolatu ditu apirila amaiera eta maiatza hasierarako:

Apirilak 25, asteartea

17:00-19:00 "Hezkuntza eta generoa".

Hizlaria: Amelia Barquín. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea (Mondragon Unibertsitatea). "Amelia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Ikerketa eta irakaskuntza gaiak honakoak ditu, besteak beste: Kulturarteko hezkuntza, ikasle etorkinen hezkuntza trataera, hizkuntzaren erabilpen ez sexista eta hezkuntza eta generoa".

Maiatzak 2, asteartea

17:00-19:00 "Hezkuntza eta generoa". Amelia Barquín. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea (Mondragon Unibertsitatea) .

Maiatzak 9, asteartea

14:30-16:00 "Haur sexualitatearen bide laguna". Elena Jimenez. Sexune taldeko sexologoa.

Formazio saioen lekua: Kaxkape.

Antolatzailea: ZUBIGE, Zubietako Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea.