Lan uzte partzial gehiago iragarri dituzte Amara eta Arasoko Euskotreneko langileek datozen asteetarako. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira udazkenaz geroztik, zerbitzuen maiztasuna edota kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea. Greba eragiten ari den lan gatazkak konpontzeke segitzen duenez, aipatu moduan, greba deialdiari eutsiko diote langileek.
Honenbestez, gutxieneko zerbitzuak egongo dira, apirilaren 3, 5, 7, 11, 19, 21, 25 edota 27an. Aipatu moduan, gutxieneko zerbitzuak ez dira egun osoz izango, ordu tarte jakinetan baizik. Martxoaren 30ean, apirilaren 19an eta 21ean, 07:25-09:35 artean, 18:25-20:35 artean. Apirilaren 3an, 5ean, 7an, 25ean eta 27an, 6:25etik 8:35era, eta 17:25etik 19:35era. Eta apirilaren 11n 6:55-9:05 artean eta 17:55-20:05 artean izango dira, Zumaia-Donostia eta Lasarte-Hendaia lineetan:
170330euskotren10 170330euskotren9 170330euskotren8 170330euskotren7 170330euskotren6 170330euskotren5 170330euskotren4 170330euskotren3 170330euskotren2 170330euskotren1
Informazio gehiago:
944 333 333
@euskotrenEJGV (Twitter)
Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)