Badator 20. Korrika gure artera

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 3a, 11:28

Egun bakarra baino ez, bi urtez behin ospatzen den euskararen aldeko lasterketa eguna gure artera heltzeko. Gogoan izan, astearte gaueko 23:39 aldera hartuko dute lekukoa zubietarrek, hipodromoko zubi parean eta aginagarrek ordubete beranduago emango diete Mapil inguruan oriotarrei. Tartean, herri eragile edo erakunde ezberdinetako ordezkariek eskuz esku ibiliko dute, barruan mezu sekretua garraiatzen duen lekuko ezaguna. Apirilaren 9an helmugara, Iruñeara heldu arte ez da ezagutuko zer dioen aipatu mezuak. 

Bidean datorren 20. Korrikarako ordu batzuk baino ez dira geratzen. Adi, astearterako ikastetxeetan edota Zubietan antolatu diren ekimenei:

KORRIKA TXIKIA

Apirilak 4, asteartea

Aginagako Eskolan:

11:00 Korrika Txikia Aginagan barrena.

Udarregi Ikastolan:

15:20-16:30 Korrika Txikia:

15:20 Urdaiagatik DBH 2-3, Santuenetik LH6D, Bizkarretik LH4A+B, Antxeta taberna paretik LH2 eta Bordatxo taberna paretik HH3koak abiatuko dira.

15:30 Haur Eskolatik LH 6A+B, Olarrondo sarreratik LH5, Atxegaldeko Karobi taberna paretik LH3 eta Gaztelekutik HH5ekoak abiatuko dira.

15:30 Iborla baserritik DBH 1-4 irtengo dira. Kalezarreko aldapan LH3D, Labe Txiki parean LH1, eta Patri jatetxe parean HH4koak batuko zaizkie.

Ibilbideen helmuga: frontoia.

Amaiera ekitaldia frontoian:

-Lekukoaren mezuaren irakurketa.

-3 kanta abestuko dituzte: “Oihu bat entzun”, “Euskalduna euskaraz”, “Aberriaren mugak”.

-Tipi-tapa koreografia dantzatuko dute.

-Amaieran, Zirkorrika abestia.

Ondoren, txokolate jana AEK-ren eskutik. Oharra: erabilitako edalontziak antolatzaileei itzuli!

Zubietan:

16:00 Korrika Txikia Kaxkoan zehar, Eskola Txikiko ikasleen eskutik.

16:30 Merienda.

19:30 Joko ezberdinak plazan: Twistter erraldoia, dortsalen margoketa, Boleibol eta Pin pon partidak... eta gehiago, Guraso Elkartearen eta Zubietako Jai Batzordearen eskutik.

20:30 Afaria. Kuadrila bakoitza ardura dadila berea ekartzeaz. Plazan mahaiak egongo dira eta denon eskuragarri: edaria, postrea eta kafea, ZUBIARTEAN Elkartearen eskutik.

22:00 Musika eta jai giroa Kaxkoan.

23:00 Bakoitza bere postuetara! 3,2,1... Goazen korrika!

20.KORRIKA

Ordua: 23:39 aldera.

Lekukoa hartzea: Zubietako hipodromoko zubia.

Lekukoa uztea: Aginagako Mapil.

Ibilbidea (11 km guztira): Zubietako hipodromoa, Zubieta, Santuenea, Bizkarre, Kalezar, Kaxkoa (Bordatxoko errotonda, Udala, Kale Nagusia, Atxegalde), Aginaga (N-634 errepidetik).

Lekukoa hartuko dutenen artean: Lanbide Eskola, Zubietako Eskola Txikia, Zubietako Herri Batzarra, Zubietako Jai Batzordea, Ederlan, Berriola, EHBildu, NOAUA! K.E., Elhuyar, Udarregi Ikastola, Usurbilgo Udala, Aginagako Jai Batzordea, lagun koadrila bat, Andatza M.K.T. eta Orbeldi D.T.

Informazio gehiago: korrika.eus