Maite Frankoren ipuin kontaketa saioa 18:00etan Sutegi udal liburutegian

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 4a, 08:00

Maite Frankok bitan bisitatuko du Sutegi udal liburutegia aste honetan: apirilaren 4an eta 6an, 18:00etan. Astearte honetako hitzordua HH4koei zuzendua egongo da, hilaren 6koa HH5ekoei.

Aisialdiko ekintza ugari datorren oporraldian

Bi asteko oporren atarian dira ikasleak. Apirilaren 7an izango dute atsedenaldi aurreko azken klase eguna, hilaren 24ra arte. Tarteko hamabostaldi horretan ordea, nahi izanez gero, izango dute zer egina haur eta gaztetxoek. Usurbil F.T.-k kirol txokoak antolatu ditu, ostiral honetan bertan itxiko dute izen ematea. Gaztelekuak ere hainbat ekintza antolatu ditu. Eta Aginagan, bertako eskolako guraso taldeak ere txokoak prestatu ditu, nahiz kasu honetan, izen ematea itxita egon. Honatx xehetasunak:

Usurbil F.T.-ren kirol txokoak

Gaztetxo futbolarien topaketa ospatu zuten aurreko oporraldian. Apirilaren erdialdean ikasleek izango dituzten atseden egunetarako kirol txokoak antolatu ditu Usurbil F.T.-k. Jada izen emateko epea ireki dute. Martxoaren 31ra arte bideratu ahalko da inskripzioa, Haranen. Kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen duten txokoak, apirilaren 18tik 22ra izango dira, goizez, 09:30-12:30 artean.

Gaztelekuko ekintzak

Apirilak 10, astelehena

15:10 Autobus geltokitik, Zarautz-Getaria txangoa egitera.

Nori zuzendua: DBH3-4.

Apirilak 20, osteguna

15:00 Gaztelekutik Igeldora txangoa (Tximistarrira).

Nori zuzendua: DBH2.

Apirilak 22, larunbata: 3. KONKIS EGUNA 

16:00 Gaztelekuan.

Izen ematea eta informazio gehiago: Gaztelekuan.

Antolatzailea: Gaztelekua.

Txokoak Aginagan

Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak apirileko oporraldirako (apirilaren 10tik 12ra eta 18tik 21era) txokoak antolatu dituzte haurrentzat Aginagako ludotekan, goizez, 09:00-13:00 artean (sarrera 10:00ak arte). Izen ematea martxoaren 17an itxi zuten.