Heldu da eguna! Euskararen alde lasterka bidera ateratzeko prest? Adi, Udarregi Ikastolak, eta Aginaga zein Zubietako Eskolak izango dira, badatorren 20. Korrikaren aldeko lasterketan murgiltzen lehenak, egunean zehar ospatuko dituzten Korrika Txikien bidez. Honatx deitu diren ekitaldiak:
KORRIKA TXIKIA
Apirilak 4, asteartea
Aginagako Eskolan:
11:00 Korrika Txikia Aginagan barrena.
Udarregi Ikastolan:
15:20-16:30 Korrika Txikia:
15:20 Urdaiagatik DBH 2-3, Santuenetik LH6D, Bizkarretik LH4A+B, Antxeta taberna paretik LH2 eta Bordatxo taberna paretik HH3koak abiatuko dira.
15:30 Haur Eskolatik LH 6A+B, Olarrondo sarreratik LH5, Atxegaldeko Karobi taberna paretik LH3 eta Gaztelekutik HH5ekoak abiatuko dira.
15:30 Iborla baserritik DBH 1-4 irtengo dira. Kalezarreko aldapan LH3D, Labe Txiki parean LH1, eta Patri jatetxe parean HH4koak batuko zaizkie.
Ibilbideen helmuga: frontoia.
Amaiera ekitaldia frontoian:
-Lekukoaren mezuaren irakurketa.
-3 kanta abestuko dituzte: “Oihu bat entzun”, “Euskalduna euskaraz”, “Aberriaren mugak”.
-Tipi-tapa koreografia dantzatuko dute.
-Amaieran, Zirkorrika abestia.
Ondoren, txokolate jana AEK-ren eskutik. Oharra: erabilitako edalontziak antolatzaileei itzuli!
Zubietan:
16:00 Korrika Txikia Kaxkoan zehar, Eskola Txikiko ikasleen eskutik.