Herritar eta eragileen eskuetatik igaroko da, 23:39an helduko den 20. Korrikaren lekukoa

Noaua Aldizkaria 2017ko apirilaren 4a

Badator 20. Korrika, ordu batzuk baino ez zaizkio geratzen gure artera heltzeko. 11 kilometro inguru egingo ditu euskararen aldeko lasterketak, Zubietan, Usurbilen eta Aginagan barrena, gauez oraingoan, 23:39-00:40 tartean. Bidean, eskuz esku igaroko da mezu sekretua gordea daraman lekuko preziatua. Herri eragileok "garraiatuko" dute:

20.KORRIKA

Ordua: 23:39 aldera.

Lekukoa hartzea: Zubietako hipodromoko zubia.

Lekukoa uztea: Aginagako Mapil.

Ibilbidea (11 km guztira): Zubietako hipodromoa, Zubieta, Santuenea, Bizkarre, Kalezar, Kaxkoa (Bordatxoko errotonda, Udala, Kale Nagusia, Atxegalde), Aginaga (N-634 errepidetik).

Lekukoa hartuko dutenen artean: 

Hipodromoa-Zubietako Eskola Txikia: Lanbide Eskola (1 km).
Eskola Txikia-Iturritxo: ZUBIGE, Zubietako Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea (500 m).
Iturritxo-Etxetxo: Zubietako Herri Batzarra (500 m).
Etxetxo-Amiri: Zubietako Jai Batzordea (1 km).
Amiri-Santuenea atariraino: Ederlan (500 m).
Santuenea ataria-Santueneako bus geltokia: Kalezarko Jai Batzordea (500 m).
Santueneko bus geltokia-Etxe Txuri (Bizkarre): Berriola (1 km).
Etxe Txuri-Kalezarko plaza: herritar taldea (500 m).
Kalezarko plaza-Gaztetxe ataria: NOAUA! Kultur Elkartea (500 m).
Gaztetxea-DIA supermerkatu parea: EHBildu (500 m).
DIA-Atxegalde sarrera: Usurbilgo Udala (1 km).
Atxegalde sarrera-Kaparotz: Orbeldi Dantza Taldea (500 m).
Kaparotz-Lasao: Udarregi Ikastola (1 km).
Lasao-Galardi: Elhuyar (500 m).
Galardi-Aginagako autobus geltokia: Andatza M.K.T. (500 m)
Aginagako autobus geltokia-Mapil: Aginagako Jai Batzordea (1 km).

Informazio gehiago: korrika.eus