Korrika Txikia eta 20. Korrika lotuko dituzten ekimenak gaur Zubietan

Noaua Aldizkaria 2017ko apirilaren 4a

Herri eragile eta herritarrek elkarlanean antolatuta, arratsalde pasa borobila antolatu dute Zubietan. Bazkalostean Zubietako Herri Ikastetxeko kideek ospatuko duten Korrika Txikiaren eta gauean 23:39etan hipodromotik hasita bertatik igaroko den 20. Korrikaren arteko zubi lana egingo dute hitzorduok:

Zubietan:

16:00 Korrika Txikia Kaxkoan zehar, Eskola Txikiko ikasleen eskutik.

16:30 Merienda.

19:30 Joko ezberdinak plazan: Twistter erraldoia, dortsalen margoketa, Boleibol eta Pin pon partidak... eta gehiago, Guraso Elkartearen eta Zubietako Jai Batzordearen eskutik.

20:30 Afaria. Kuadrila bakoitza ardura dadila berea ekartzeaz. Plazan mahaiak egongo dira eta denon eskuragarri: edaria, postrea eta kafea, ZUBIARTEAN Elkartearen eskutik.

22:00 Musika eta jai giroa Kaxkoan.

23:00 Bakoitza bere postuetara! 3,2,1... Goazen korrika!