Urte hasieratik uztailera bitarte osatzen ari diren Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko laugarren etapa prest du Andatza M.K.T.-k. Apirilaren 9rako antolatu dute irteera. 07:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez abiatuko dira mendizaleak. Beintza eta Ziga lotuko ditu 32 kilometroko txangoak. Baina nahi duenak, ibilbide zati bat autobusez egiteko aukera ere izango du. “Autobusa Belaten 20. kilometroan zain izango dugu, nahi duenak Zigaraino Belatetik autobusez joateko", ohartarazi du Andatza M.K.T.-k. Bazkaria norberak eraman beharko du, mendi ibilbidean zehar egingo baita otordua. Izen emateko epea zabalik egongo da apirilaren 5era arte. Plaza kopurua mugatua izango da. 10 euroko ordainketa egin beharko da kontu zenbakiotako batean:
RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321
KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805
Bi txango maiatzean
Maiatzaren 7rako iragarri du Andatza M.K.T.-k, Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko hurrengo etapa, Ziga-Erratzu artekoa. Hori aurreikusia zuten maiatzerako. Baina bigarren txango bat ere egingo dutela iragarri dute orain. Maiatzaren 13 eta 14an, Herri Urratsera joateko bi eguneko edo egun bateko irteera hain zuzen. Informazio gehiagorako: andatza.com
2017ko egutegia
-Urtarrilak 15: “Bidasoako Kontrabandistak”: Hendaia-Hondarribia-Harritxulo.
-Otsailak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 2”: Arritxulo-Arantza.
-Martxoak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 3”: Arantza-Beintza.
-Apirilak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 4”: Beintza-Ziga.
-Maiatzak 7: “Bidasoako Kontrabandistak 5”: Ziga-Erratzu.
-Maiatzak 13-14: Herri Urrats (egun 1 edo 2)
2 egunekoa: Ereñozu-Lesaka, Lesaka-Senpere.
Egun batekoa: Lizuniaga-Senpere.
-Ekainak 11: “Bidasoako Kontrabandistak 6”: Erratzu-Etxalar.
-Uztailak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 7”: Etxalar-Biriatu.
-Irailak 9-10: Posets 3.371 m.
-Urriak 8: Anboto.
-Azaroak 12: Elgeako zerra.
-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea.
-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.
"Andatzakoak Perdidon"
"Amaia Zubelzuk eta Ander Aisak prestatutako "Andatzakoak Perdidon" ikuskizun bizia ezagutzeko aukera izan genuen azaroako Mendi Astean. Ordesan bizi izan genituen 3 egunetako ibilaldien bideoa ikusgai duzu lotune honetan: https://goo.gl/photos/fBcQx53CZfT7smc68."