Euskaraz bizitzeko aldarria lau haizeetara, Udarregi Ikastolakoen Korrika Txikian

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 5a, 11:27

Kalezar, Urdaiaga, Santuenea, Atxegalde eta Kaxkoa lotu zituen atzo Udarregi Ikastolaren Korrika Txikiak. 3 ibilbideetan banatu ziren ziklo ezberdinetako ikasleak, euskaraz bizitzeko aldarria lau haizeetara zabaltzeko. Gogotsu aritu ziren lasterka, jai giro alai eta koloretsuan osatu zuten bidea. Guztiek frontoia izan zuten helmuga eta amaieran denak batu zirenean, Korrikak txiki izateari utzi zion ondoko irudiotan ikusi ahalko duzuen moduan.

Ibilbide ezberdinetan garraiatu zituzten lekukoen mezuak irakurri eta, musikari lanetan, abesten eta dantzan bukatu zuten ekitaldi jendetsua.