Primerako giroa Zubietako Korrika Txikian

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 5a, 11:03

Arratsaldeko 16:00etan abiatu zen Zubietako Korrika Txikia. Eskola Txikiko ikasleak, irakasleak eta gurasoak bat eginik aritu ziren. Euskararen aldeko lekukoari segika irten ziren Eskolako ataritik. Korrikaren aldeko oihua Zubietan barrena zabaldu ondoren, Eskolara itzuli ziren berriro. Festa giroan jarraitu zuten gero.