Maiatzaren 7ko herri galdeketari begira, erabakitze eskubidearen inguruan Herritzartu Elkarteak antolatu duen hitzaldien ziklo betean gara. Ostiralean ospatu zen lehen saioan, Euskal Herrian eta Katalunian gizarte mugimenduak izan duen papera hizpide nagusi izan zuten, Òmnium Culturaleko ordezkari Elena Jimenez eta Gure Esku Dago mugimenduko ordezkari Pello Urzelaik Sutegin, Mertxe Aizpurua kazetariak bideratu zuen solasaldian.
Datorren saioa, asteazken honetan bertan, apirilak 5, 19:00etan Sutegin. Herritzartuk eta NOAUA! Kultur Elkarteak elkarlanean antolatuta, martxoaren 9an Tolosaldean ospatu ziren galdeketen inguruan ariko dira solasean, Kike Amonarriz soziolinguista eta telebistako aurkezlea, Garbiñe Biurrun epailea eta Beñat Sarasola, Gure Esku Dago mugimenduko Tolosaldeako ordezkaria. Kontsulta egin bitarteko esperientzia azaltzeaz gain, Tolosan izandako emaitzen inguruko balorazioa eskainiko dute. Ez hori bakarrik. Solasaldira hurbiltzen diren entzuleen galderak erantzuteko prest izango dira.
Datozen deialdiak
Apirilak 5, asteazkena
19:00 Hitzaldia Sutegin: Tolosaldeako galdeketaren ingurukoak ezagutzeko aukera. Hizlariak: Kike Amonarriz (soziolinguista eta telebistako aurkezlea) eta Garbiñe Biurrun (epailea). NOAUA! K.E.re-kin elkarlanean antolatua.
Apirilak 9, igandea
12:00 Pagazpe eta Zubieta Pilota Elkarteen arteko bote luze desafioa Zubietako errebote plazan, Herritzartu eta Zubiartean elkarteek antolatuta.
Apirilak 21, ostirala
19:00 Hitzaldia Sutegin: “Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan”. Hizlariak: Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos). Elkarrizketatzailea: Fermin Munarriz (kazetaria).
Apirilak 29, larunbata
Egunean zehar, Erabaki Fest jaialdia.
Maiatzak 7, igandea
09:00-20:00 Galdeketa.
GALDERAREN AURKEZPENAREN BERRI:
"Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?"
ABESTIAREN AURKEZPENAREN BERRI:
Hartuemanetarako:
usurbilgureeskudago@gmail.com
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil Twitter: @GureEskuDagoU