Euripean ere, herritarrak gogotsu euskararen alde korrika

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 5a, 13:55

Ederra eta hunkigarria beste behin, bart bizitakoa. Euskararen alde, euskaraz bizi nahi dugulako, herri bat lasterka kalez kale Zubietan, Usurbilen eta Aginagan barrena. Euriak berak ere are ederrago egin zuen lasterkaldia. Eta konturatzerako ziztu bizian pasa zitzaigun 20. Korrika. Bi urte barru berriz. Hona hemen bart bizitakoaren erakusgarri, irudi bilduma hau. Segidan duzue 20. Korrikaren lekukoa hartu zutenen zerrenda:

Lekuko eramaileak

Hipodromoa-Zubietako Eskola Txikia: Lanbide Eskola (1 km).
Eskola Txikia-Iturritxo: ZUBIGE, Zubietako Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea (500 m).
Iturritxo-Etxetxo: Zubietako Herri Batzarra (500 m).
Etxetxo-Amiri: Zubietako Jai Batzordea (1 km).
Amiri-Santuenea atariraino: Ederlan (500 m).
Santuenea ataria-Santueneako bus geltokia: Kalezarko Jai Batzordea (500 m).
Santueneko bus geltokia-Etxe Txuri (Bizkarre): Berriola (1 km).
Etxe Txuri-Kalezarko plaza: herritar taldea (500 m).
Kalezarko plaza-Gaztetxe ataria: NOAUA! Kultur Elkartea (500 m).
Gaztetxea-DIA supermerkatu parea: EHBildu (500 m).
DIA-Atxegalde sarrera: Usurbilgo Udala (1 km).
Atxegalde sarrera-Kaparotz: Orbeldi Dantza Taldea (500 m).
Kaparotz-Lasao: Udarregi Ikastola (1 km).
Lasao-Galardi: Elhuyar (500 m).
Galardi-Aginagako autobus geltokia: Andatza M.K.T. (500 m)
Aginagako autobus geltokia-Mapil: Aginagako Jai Batzordea (1 km).

20. KORRIKAREN BIDEOAK:

Santuenea

Zubieta

Aginaga