Euskal Herriko 57. Itzulia, 13:15 aldera igaroko da Usurbil eta Aginagatik

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 6a, 06:27

Euskal Herriko 57. Itzulia gure artera dator ostegun eguerdian, apirilaren 6an, Donostia eta Bilbo lotuko dituen Itzuliko etapa luzeenaren, 174,1 kilometroko zirkuituaren baitan. Txirrindulariak 13:09 aldera abiatuko dira Ibaetatik (Tolosa etorbidetik) eta Añorgatik barrena Errekalde zeharkatu eta N-634 errepidetik Txikierdi, Usurbil eta Aginaga paretik igarotzen ikusiko ditugu txirrindulariak. 13:18 aldera espero dira Itzuliko partaideak Usurbilen, 13:22 aldera Aginagan. Eta N-634 errepidetik, Oriorantz segiko dute gero. 

Bezperako etapa, hirugarrena, Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da. Apirilaren 5eko proba ere inguruotatik igaroko da; Aia (16:38 aldera), Orio (16:52 aldera) eta Mendizorrotz gainetik (17:04 aldera). Igeldorantz (17:08 aldera) egingo dute gero txirrindulariek eta handik behera Donostiara. Bulebarrean amaituko da apirilaren 5eko etapa, arratsaldeko 17:43ak aldera. Bi etapa hauek, zehazki nondik eta noiz igaroko diren jakteko xehetasunak esteka honetan dituzue:

2017-itzulia-4

Haimar Zubeldia, Itzuliko partaideetako bat

Aurtengo Itzuliak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak izango ditu abiapuntu edota helmuga. Iaz bezala, Haimar Zubeldia (Trek-Segafredo) ikusi ahalko dugu udalerri honetatik igarotzen. Itzuliari buruzko informazio gehiagorako:

itzulia.eus

@ehitzulia (Facebook/Twitter)