Foru Aldundiak erraustegia eraiki eta kudeatzeko Urbaser, Meridiam Investments, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS Ingeniería enpresa taldearekin astelehenean sinatu zuen kontratu honen eta "erraustegiaren zentzugabekeriaren aurrean norbanakook ekintzara igarotzeko unea da”, gizarte zibilaren ordua dela adierazi dute Errausketaren Aurkako Mugimendutik. Alternatiba merkeago, osasuntsuago eta jasangarriagoa badagoenez, “eman ditzagun pausoak” deitu diete gipuzkoarrei. Adierazi dutenez, “gizarte osoari eragingo digunez gizarte osoak erantzun behar diegu; %80 birziklatu daiteke, gutxi batzuen betiko negozioez nekatu gara! Hipoteka, gaixotasuna eta kutsaduraren aurrean guk ekonomia zirkularra, lanpostuak, osasuna eta ingurumenaren zaintza!”.
ERRAUSKETAREN AURKAKO MUGIMENDUAK AURKEZTUA DUEN ALTERNATIBA
Gako nagusiak
-Prebentzioa ahalik eta gehien sustatu.
-Gaikako bilketaren emaitza onak Gipuzkoa osora hedatu.
-Sortutako hondakin guztiak tratatu. Hondakin zati bakoitzari dagokion tratamendu egokia eman.
-Erreusarentzako erraustegia ez, Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) planta eraiki:
1-Malgua: hondakinen kudeaketak etorkizunean izan dezakeen bilakaerara egokituko dena.
2-Gaitasuna: urtean, 150.000-160.000 tona zabor tratatu, gaika bildutako 20.000 tona organiko konpostatu eta 13.000 tona ontzi arin sailkatuko lituzke.
Etorkizunerako neurri gehiago...
-2.000 biztanletik beherako Gipuzkoako 43 udalerrietan zati organikoa bildu gabe konpostatzearen bidez tratatu.
-Berrerabilpena sustatu.
-Produktu sortzaileen erantzukizuna sustatu diseinuetan.
-Tarifa justuak sustatu: hondakinen sorreraren araberako ordainketa bultzatu. Gehien kutsatzen duenak gehien ordaintzea, gutxiago sortzen duenak gutxiago ordaintzea.
-Puntako eskualdeekin elkarlana bultzatzea: "Europan badira dagoenekoz martxan, Gipuzkoa adinako eskualde handiak (Italiako Treviso...) 50 kg errefusetik 8 urteko epean 10 kgtara murrizteko lanean ari direnak".
Erreusaren bilakaera
-Egungo 150.000 tona erreus ingurutik 50.000 tonara murriztuko litzateke Gipuzkoa osoan, gaikako bilketa eraginkortuz gero. 50.000 tona hauek TMB plantan tratatu ostean, 25.000 tonara murriztu ahalko dira. Hauek, inerteentzako biltegietan utziko dira.
-Erraustegia eraiki eta martxan jarriko balitz, 150.000 tona erre ostean, 50.000 tona errauts eta eskoria toxiko sortuko lituzke.
Kostua
-TMB planta: 70 milioi euro.
-Errauste planta: 212 milioi euro.
Egungo datuak
-Gipuzkoako 88 udalerrietatik 58 udalerrietan, %70etik gorako gaikako bilketa dute. Gipuzkoarren %25ak hondakinak egoki bereizten ditu.
-Udalerri guztiotan, gehienez 80 kg erreus sortzen dute urteko eta pertsonako. Gipuzkoako zenbait udalerrietan, 50 kg edo gutxiago.
TMB planta
Erraustegia
Xehetasun gehiago: http://www.noaua.eus/2017/03/24/errausketaren-aurkako-mugimenduak-aurkezturiko-alternatiba-babesteko-deia-larunbatean-donostiako-manifestazioan/