Duela urtebete txirrindulariak ziztu bizian igaro zirela berri eman bagenizuen, kosta egiten da aurtengoan Euskal Herriko 57. Itzulia Usurbildik igaro denik ere esan ahal izatea. Segundu gutxiko tartean eta ia denak "pelotoian" igaro baitira N-634 errepidetik, 13:15 pasatxoan. Kontuan izan, aurtengoan irteera gunea iaz baino gertuago zutela txirrindulariek Usurbildik. Donostiako Hernani kaletik abiatu dira gaurkoan. Iaz Lesakatik etorri ziren. Usurbila heltzerako sakabanatuak zeuden txirrindulariak, "tantaka" heldu ziren inguruotara, eta honenbestez, Itzuliaz gozatzeko denbora tarte zabalagoa izan genuen.
Itzuliko laugarren etapa dute gaurkoa txirrindulariek. 2017ko edizioko luzeena; Bilboraino helduko dira, 174,1 kilometroko bidea osatu ostean:
Haimar Zubeldia, Itzuliko partaideetako bat
Aurtengo Itzuliak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak izango ditu abiapuntu edota helmuga. Iaz bezala, Haimar Zubeldia (Trek-Segafredo) ari da parte hartzen itzuli honetan. Informazio gehiagorako:
@ehitzulia (Facebook/Twitter)