Aisialdi ekimenak gaurtik, oporretan diren haur eta gaztetxoentzat

Noaua Aldizkaria 2017ko apirilaren 10a

Bi asteko oporraldi betean dira ikasleak, apirilaren 24ra arte. Hamabostaldi honetarako ordea, ez dute aspertzeko tarte handirik izango. Usurbil F.T.-k kirol txokoak antolatu ditu, Gaztelekuak ere hainbat ekintza eta Aginagan, bertako eskolako guraso taldeak ere txokoak prestatu ditu. Honatx xehetasunak:

Usurbil F.T.-ren kirol txokoak

Gaztetxo futbolarien topaketa ospatu zuten aurreko oporraldian. Apirilaren erdialdean ikasleek izango dituzten atseden egunetarako kirol txokoak antolatu ditu Usurbil F.T.-k Haranen. Kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen duten txokoak, apirilaren 18tik 22ra izango dira, goizez, 09:30-12:30 artean. Izen ematea itxita dago.

Gaztelekuko ekintzak

Gaurtik hasita, bi irteera eta Konkis Eguna antolatu dituzte Gaztelekuan:

Apirilak 10, astelehena

15:10 Autobus geltokitik, Zarautz-Getaria txangoa egitera.

Nori zuzendua: DBH3-4.

Apirilak 20, osteguna

15:00 Gaztelekutik Igeldora txangoa (Tximistarrira).

Nori zuzendua: DBH2.

Apirilak 22, larunbata: 3. KONKIS EGUNA 

16:00 Gaztelekuan.

Izen ematea eta informazio gehiago: Gaztelekuan.

Antolatzailea: Gaztelekua.

Txokoak Aginagan

Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak bi asteotarako (apirilaren 10tik 12ra eta 18tik 21era) txokoak antolatu dituzte haurrentzat Aginagako ludotekan, goizez, 09:00-13:00 artean (sarrera 10:00ak arte). Izen ematea martxoaren 17an itxi zuten.