Eskubaloia, futbola eta Andatzakoen irteera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 7a, 08:26

Oporraldi aurreko azken jardunaldia jokatuko dute herriko kirol taldeek asteburuan. Eskubaloia izango dugu Oiardo Kiroldegian. Aipatzekoa, ligako azken neurketa jokatuko dutela senior neskek, sailkapen buruan den Logroñoren aurka. “Denboraldiari agur borobila ematea espero dute neskek”, adierazi dute ohar bidez Usurbil K.E.-tik. Futbola izango dugu Haranen, larunbat eta igandean. Andatzakoek antolatuta bestalde, Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko laugarren etapa osatuko dute hilaren 9an, asteazkena baino lehen izena eman zuten mendizaleekin:

Futbola Haranen

Apirilak 8, larunbata

09:30 Infantil neskak: Usurbil B-Intxaurdi A

10:30 Infantil mutilak: Usurbil-Ostadar B

12:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Danena K.E. “A”

Apirilak 9, igandea

10:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Urki C.D. “B"

Eskubaloia Kiroldegian

Apirilak 8, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5A, 5B eta 5C. Lagunarteko triangularra.

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6A, 6B eta 6C. Lagunarteko triangularra.

10:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Tolosa A

12:00 Infantil neskak (lagunartekoa): Udarregi A Usurbil-Udarregi B Usurbil

15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Txikixa Pulpo KE

17:30 Jubenil neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-zehazteke

19:30 Senior neskak, Zilarrezko Ohorezko Maila: Usurbil K.E.-Logroño Sporting La Rioja.

Apirilak 9, igandea

10:30 Alebin neskak, Buruntzaldea: prestakuntza saioa.

11:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: prestakuntza saioa.

Eskubaloia, Selekzioa

Apirilak 8, larunbata

14:00 Infantil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua, Donostiako Bidebieta Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Udane Makazaga deitu dute hitzordura.

14:00 Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua, Donostiako Bidebieta Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Ekaitz Ibargoien deitu dute hitzordura.

Apirilak 9, igandea

16:00 Kadete mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua Orioko Karela Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eneko Furundarena deitu dute hitzordu honetara.

18:00 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendua Oriko Karela Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Joseba Errazkin, Eneko Iribar eta Julen Nazabal deitu dituzte hitzordu honetara.

Beintza-Ziga mendi irteera igandean

Urte hasieratik uztailera bitarte osatzen ari diren Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko laugarren etapa prest du Andatza M.K.T.-k. Apirilaren 9rako antolatu dute irteera. 07:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez abiatuko dira mendizaleak. Beintza eta Ziga lotuko ditu 32 kilometroko txangoak. Baina nahi duenak, ibilbide zati bat autobusez egiteko aukera ere izango du. “Autobusa Belaten 20. kilometroan zain izango dugu, nahi duenak Zigaraino Belatetik autobusez joateko", ohartarazi du Andatza M.K.T.-k. Bazkaria norberak eraman beharko du, mendi ibilbidean zehar egingo baita otordua. Izen emateko epea itxita dago.

Bi txango maiatzean

Maiatzaren 7rako iragarri du Andatza M.K.T.-k, Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko hurrengo etapa, Ziga-Erratzu artekoa. Hori aurreikusia zuten maiatzerako. Baina bigarren txango bat ere egingo dutela iragarri dute orain. Maiatzaren 13 eta 14an, Herri Urratsera joateko bi eguneko edo egun bateko irteera hain zuzen. Informazio gehiagorako: andatza.com