Dantza klasikoen erakustaldia, Dantza Egunaren bezpera honetan

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 7a, 11:00

Egun bakarra baino ez 5. Dantza Egun handia ospatzeko. Bezpera honetan, donostiarren bisita izango dugu. Bestelako dantza estilo batez gozatzeko aukera eskainiko digute; dantza klasikoaz. Ostiral honetan, 19:30etan hasita Sutegin, Donostiako udal musika eta dantza eskolakoen dantza klasikoko erakustaldia.

5. Dantza Eguna

Apirilak 6-8, ostegunetik larunbatera

Ordutegia: apirilaren 6 eta 7an 17:30-20:00 artean eta apirilaren 8an egun osoz.

Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

Zehaztasunak: "Ion Markel Saez de Urabainek aurreko edizioetan ateratako argazkien erakusketa".

Apirilak 7, ostirala

19:30 Dantza klasikoko erakustaldia Sutegiko auditorioan: "Dantza Klasikoko erakustaldia, Donostiako udal musika eta dantza eskolaren eskutik. Coral Lopez Castellanos eta Maider Urrestarazu irakasleen Dantza Klasikoko Oinarrizko Taldea, Erdiko Taldea eta Talde aurreratua ikusteko aukera izango da".

Apirilak 8, larunbata

10:30 Dantza taldeei harrera Potxoenean. Parte hartzaileak: Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea), Erketz Dantza Taldea (Lasarte-Oria), Lainomendi Dantza Taldea (Derio), Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).

11:30 Argazki ofiziala udaletxe aurrean.

12:00 Kalejira herrian zehar. Dantza saioak eskaintzeko geldialdiak egingo dira.

13:30 Ekitaldi nagusia frontoian.

14:30 Dantzarien bazkaria.

18:00 Dantzaldi gidatua frontoian, Ttipika taldearekin.

22:30 "Indiana Jones eta kaliz sakratua" ikuskizuna frontoian, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.

"Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna, 70 herritar oholtza gainean izango direlarik. Indiana Jones abenturazale famatuaren gorabeherak Euskal Herrian zehar, Orbeldi Dantza Taldearen ikuspegitik interpretatuak".

Apirilak 9, igandea

13:00 Tioteronen semeak taldekoen "Fresh-Cool" ikuskizuna, Bizi Kalea ekimenaren baitan. "Kuadrilakoekin gelditzeko eguna da, herriko plazan trago bat hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko egun aproposa da gaurkoa. Lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak eta harrotasunezko apustuak azalduko dira. Orduak pasa ahala, eta ligatzeko esperantza inoiz galdu gabe, iluntasunak gure gorputzak aktibatuko ditu. Gau osoan zehar leku eta egoera egoki baten bila ibiliko gara gure ilusioak egi bihurtzeko esperantzaz. Hau lortzea ikusleen esku egongo da ordea...".


Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.

Dantza Eguna iragartzeko bideoa: https://www.facebook.com/aitor.agizapi/videos/1351725524873428/