Kike Amonarriz: “Gure Esku Dagok doinu alai bat ekarri du”

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 7a, 09:17

Pasa den asteazkenean Sutegira hurbildu zirenak solasaldi interesgarri baten lekuko izan ziren. Herritzartuk eta NOAUA! Kultur Elkarteak elkarrekin antolatutako ekitaldian, Garbiñe Biurrun epaileak, Kike Amonarriz soziolinguista eta aurkezleak eta Beñat Sarasola Tolosaldeko Gure Esku Dago elkarteko kideak hartu zuten parte.

Garbiñe Biurrunek begi onez ikusten du azken urteotan loratu den ekimena. “Herri mugimendu demokratikoa delako eta ausarta delako, horregatik ematen diot nire babesa Gure Esku Dago Mugimenduari”, halaxe aitortu zuen Sutegin.

Kike Amonarrizen esanetan, “Gure Esku Dagok doinu alai bat ekarri du. Eta herri honetan doinu alai gutxi entzun ditugu azken urteotan politikagintzaren inguruan". Tolosako aurkezlearen esanetan, auzolana izan da Gure Esku Dagoren beste ekarpen garrantzitsu bat, "alderdi politikoen talkaren gainetik, espazio inklusibo batzuk sortuz".

Beñat Sarasola  Tolosaldeko herri galdeketaren esperientziaz aritu zen hizketan. Bere ustez,  “herritarrok ere asko dugu aportatzeko”.

Estekatu dugun bideo honetan dituzue azalpen gehiago.

Hurrengo mahaingurua: apirilaren 21ean

“Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan”. Hizlariak: Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos). Elkarrizketatzailea: Fermin Munarriz (kazetaria).

Apirilaren 21ean ostirala, arratsaldeko 19:00etan Sutegin.