Larunbateko Dantza Egun handiaren biharamunean, dantzarako proposamen gehiago. Tioteronen semeak taldekoak datoz Usurbila. Hurbilago Elkarteak antolatuta Mikel Laboa plazan ospatuko den Bizi Kalea ekimen gastronomikoaren baitan, "Fresh-Cool" ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 9an, eguerdiko 13:00ean.
"Kuadrilakoekin gelditzeko eguna da, herriko plazan trago bat hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko egun aproposa da gaurkoa. Lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak eta harrotasunezko apustuak azalduko dira. Orduak pasa ahala, eta ligatzeko esperantza inoiz galdu gabe, iluntasunak gure gorputzak aktibatuko ditu. Gau osoan zehar leku eta egoera egoki baten bila ibiliko gara gure ilusioak egi bihurtzeko esperantzaz. Hau lortzea ikusleen esku egongo da ordea...", hortxe dantza erakustaldi honen inguruko aurrerapena. Albiste honi atxikia doakizue taldearen emanaldiko pasarte ezagun bat.
Esan beharrik ez, igande eguerdiko 13:00ean ospatuko den dantza emanaldi honekin batera, Hurâilago Elkarteko tabernariek zerbitzaturiko jan Medan goxoa izango dela, baita zozketak ere. Eta giro ederra. Udaberri beteko egun eguzkitsua iragarri baitu Euskalmet-ek.
BIZI KALEA
Eguna: apirilak 9, igandea.
Ordutegia: 11:00-15:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Antolatzaileak: Hurbilago eta Hurbilagoko tabernariak eta Orbeldi dantza taldea, Usurbilgo Udalaren laguntzarekin.