Argazki ofiziala egiteko hitzordua finkatua zuen Orbeldi Dantza Taldeak, 5. Dantza Egun hau abiatzeko. Udaletxe aurrean hain zuzen. Argazki ofiziala argazki erraldoian bilakatu da. Ez da erraza izan, denak irudi bakar eta berean biltzea. Kontuan izan; 200 kide baino gehiago baititu egun, Usurbilgo dantza taldeak.
Haien egun handia da gaurkoa eta gogotik ari dira ospatzen. Argazki ofizial hau aterata abiatu dute gauera arte luzatuko den jaialdia. Haiekin izan dira baita, gero herri erdigunean zehar kalejiran ikusi ditugun beste hiru taldeak: Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea), Erketz Dantza Taldea (Lasarte-Oria) eta Lainomendi Dantza Taldea (Derio).