Indarberriturik itzuli dira arratsaldean frontoira Udarregi Ikastolan izan duten bazkaritik, Orbeldi Dantza Taldekoak. Ttipika talde usurbildarrak gidatu eta girotu duen erromerian ikusi besterik ez zen dantzarako erakutsi duten gogoa eta grina. Haiengana batu dira baita, hainbat herritar eta gaur Usurbilgo 5. Dantza Egunean bisitari izan ditugunak ere. Dantza gune handian bilakatu da plaza.