Euskal dantzen jira jendetsuak eman dio hasiera Dantza Egunari

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 8a, 20:02

Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea), Erketz Dantza Taldea (Lasarte-Oria), Lainomendi Dantza Taldea (Derio) eta etxekoak, Orbeldi Dantza Taldekoak (Usurbil) duten onena ematen ikusi ditugu kalez kale eguerdi parte honetan. 5. Dantza Egun hau abiatu eta herri erdiguneko kaleak zeharkatu dituen jira jendetsuan izan da. Sargori izan dugu eta itzalpea, saioa ikusteko lekurik preziatuenean bilakatu da gaurkoan. Euskal dantzak izan ditugu protagonista goiz eta eguerdi partean.

Herri erdigunetik egin duten kalejiraren baitan, geraleku ezberdinak egin eta dantzarako eskenatoki berriak ere estreinatu dituzte dantzariek. Irudiotan bildu dugu kalejira: