"Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?". Maiatzaren 7ko herri kontsultan, galdera hau egingo zaie zubietarrei.
Zubiartean taldeak gaur eguerdian iragarri du galdera, eta baita Jarraipen Batzordeko kide izango direnen izen-abizenak ere. Berme Batzordea, ordea, Usurbilgo berbera izango da.
Une honetan, bote luzeko partida jokatzen ari dira. Aurrez aurre, Pagazpe eta Zubieta Pilota Elkarteko kideak.