Ostegunean, Usurbildik Arantzazura oinez

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 10a, 09:12

Hamarkada luzeko tradizioa berrituko dute ostegun honetan, apirilaren 13an. Usurbildik Arantzazurako bidea oinez osatuko du herritar mendizale talde batek, eta haiengana batu nahi duen edonork. “Aukera polita, kirol pixka bat eginez, egun pasa eder bat egiteko”, adierazi dute antolatzaileek. Honatx xehetasun gehiago:

Usurbil-Arantzazu mendi irteera

Eguna: apirilak 13, osteguna.

Abiatzeko hitzordua: 05:00etan, frontoi atzetik. Poltsak (aldatzeko arropa, oinetakoak) jasoko dira autobuserako.

Amaiera: Arantzazun, arratsaldeko 19:00ak aldera. Usurbilen 21:00ak alderako.

Ibilbidea: Usurbil-Zelatun-Santa Ageda (hemen bakoitzak eramandako bokata jaten da) -Mandubia (hemen salda eta ardo pixka bat)- Ezkio-Itxaso (40. km, hemen autobusa egongo da eta laranjak eztarria gozatzeko, eta norbait gaizki joanez gero autobusean Legazpira)- Legazpia (hemen bazkaltzeko entsalada, xerra eta sagardoa)-Arantzazu, (63. km, hemen izerdia kendu eta merienda eder bat nahiko sagardorekin).

Prezioa: hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta autobusa, 50 euro.

Izen ematea, aurrez telefono zenbaki honetan: 600 669 276 (Joxemi).