Maiatzaren 7ko galdeketan, aurrez bozkatzeko aukera izango da Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 12a, 11:34

Maiatzaren 2tik 6ra Herritzartuk Etxebeste kalen duen egoitzan aurrez bozkatu ahalko da maiatzaren 7rako deitua dagoen herri galdeketarako. Bost eguneko epea finkatu du erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimenduak, adostua dagoen "Nahi al duzu Euskal Herria Estatu independentea izatea?" galderari erantzuteko. Maiatzaren 7an bestalde lau guneetan bozkatzeko aukera izango da, Herritzartutik aurreratu dutenez. Segidan dituzue bozkatzeko bete beharko diren baldintzak eta gainerako xehetasunen berri, datozen zenbait deialdien gaineko informazioarekin batera.

Bozkatzeko baldintzak

-16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.

B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.

Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada Usurbilgo udalerrikoa.

Datozen deialdiak

Apirilak 21, ostirala

19:00 Hitzaldia Sutegin: “Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan”. Hizlariak: Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos). Elkarrizketatzailea: Fermin Munarriz (kazetaria).

Apirilak 29, larunbata

Erabaki Fest jaialdia egun osoan Kaxkoan:

Goizean, mosaiko erraldoia.

Eguerdian, zikiro jana frontoian. Txartelak apirilaren 23ra arte salgai Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan. Prezioa: 23 euro. Langabetuek 15 euro. Haurrentzako paella 8 eurotan.

Arratsaldean musika.

Maiatzak 2-6, asteartetik larunbatera

Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:

-Maiatzak 2, 18:00-20:00.

-Maiatzak 3, 11:00-13:00/18:00-20:00.

-Maiatzak 4, 18:00-20:00.

-Maiatzak 5, 19:00-21:00.

-Maiatzak 6, 11:00-14:00.

Maiatzak 7, igandea

09:00-20:00 Galdeketa. Bozka lekuak:

-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.

-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.

-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.

-Aginagan: apaiz-etxean.

Oharra: bolondresak behar dira goiz eta arratsaldeko txandetan, bozka mahaietan egon edo laguntzaile lanetan aritzeko. Izen ematea, Herritzarturen lokalean.

Hartuemanetarako:

usurbilgureeskudago@gmail.com

Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU

Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.