Apirilaren 21ean, Xabi Santxo eta Titin III aurrez aurre

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 11a, 23:57

Xabier Santxok GARFE enpresarekin kontratua sinatu du eta lehen partida Usurbilen jokatuko du. Usurbilgo Udalak antolatu duen partidan, Bergera izango da Usurbilgo pilotariaren bikotea. Titin III-Gorrotxategi bikotearen aurka lehiatu beharko dute. Partida arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

 

Sarrerak, Txiribogan

Sarrerak  Txiriboga tabernan eskura daitezke 10 euroren truke. Egunean bertan bestela, baina 12 eurotan.

 

Tiburtzioren omenez

Partidu honen ondoren, "Pagazpe Pilota Elkarteak Tiburtzio Arrutiri merezi duen omenaldia eskainiko dio pilotaren alde egin duen lanagatik".

Haurren Arteko Pilota Txapelketako finalak

Aurreko igandean, haurren arteko esku pilota txapelketako finalak jokatu ziren Usurbilgo frontoian. Bost maila ezberdinetako pilotariak batu ziren "eta frontoiak itxura polita hartu zuen bertan bildutako guraso, senitarteko, lagun eta pilotariengatik", Pagazpe Pilota Elkartetik aditzera eman digutenez. Emaitzak hauek izan ziren:

 

Benjamin txikiak

Manex Indakoetxea 16                  

Xabat Jauregi 15

 

Benjaminak

Axular Rekondo 16                  

Eneko Zabaleta 12

 

Alebinak I

Hugo Ramos 16                  

Enaitz Garcia 8

 

Alebinak II

Gorka Goikoetxea 16                  

Jon Galarraga 14

 

Alebinak III

Peru Erauntzetamurgil 16                  

Julen Begiristain 15

Partiden ondoren, luntxa

 

Partiden ondoren, "Txiriboga, Aitzaga, Txirristra, Bordatxo, Artzabal, Benta, Guria eta Txapeldun tabernek eskainiriko luntxaz gozatu zuten partidetara gerturatu ziren ikusle zein pilotariek", Pagazpe Pilota Elkartekoek eskerrak eman nahi dizkiete denei.

Zenbaki saritua: 11242

Igandeko partiden ondoren egin zen zozketan, hauxe izan zen zenbaki saritua: 11242. Iker Alduntzinek zuen eta berarentzat izan zen saria.