Zerbitzu murrizketa egunotan, udal sare informatikoaren mantentze lanengatik

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 18a, 11:10

Mantentze lanon eraginez, Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, “apirilaren 19an ezin izango da ez errolda agiririk ezta erreziboen inguruko (Ura, ibilgailuak, kontribuzioa) informaziorik helarazi. Horrez gain, apirilaren 18an eta 20ean ezin izango da bermatu aurrez aipatutako gaien informazioa momentuan eskaintzea. Hortaz, presazko agiriren bat eskatu behar duten usurbildarrei aipatutako egun horiek ez aukeratzeko gomendioa luzatu nahi dute udal ordezkariek. Bestalde, sorrarazi daitezkeen eragozpenengatik, Udalak barkamena eskatu nahi du aldez aurretik”.