Enecco Aritza kultur parkearen proiektuaren aurkezpena 18:30etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 19a, 07:23

Nafartarrak taldeak eta Usurbilgo Udalak antolatuta Etxarri Aranazko Enecco Aritza egitasmoaren inguruko bi hitzordu antolatu dituzte apirileko bigarren hamabostaldi honetarako. Proiektuaren aurkezpena eta kultur parkea bertatik bertara ezagutzeko txangoa:

Apirilak 19, asteazkena

18:30 Enneco Aritza kultur parkearen proiektuaren aurkezpena Potxoenean.

Hizlaria: Amaia Zabala, Enneco Aritza proiektuko bultzatzailea.

Zehaztasunak: "Memoria historikoa oinarrian duen Etxarri Aranazeko "Enneco Aritza" kultur parkearen proiektuaren aurkezpena izango da. Gure iragan historikoa eta politikoa, zein oraina ezagutu nahi duen pertsona eta eragile orori zuzendutako aurkezpena".

Apirilak 30, igandea

Enneco Aritza kultur parkera irteera. "Memoria historikoa oinarrian duen Etxarri Aranazeko "Enneco Aritza" kultur parkea zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu usurbildarrok, bertako kide baten eskutik".

Izena emateko: lonxo@telefonica.net edo noaua@noaua.eus

Antolatzaileak: Nafartarrak eta Usurbilgo Udala.