Usurbil K.E.-ren kadete mutilak, Euskadiko Txapelketako finalean

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 18a, 12:41

Euskadiko Txapelketako azken fasera heldu izan dira azken urteotan Usurbil Kirol Elkarteko kadete mutilak. Aurtengoa ez da salbuespena izan. Apirileko azken asteburuan jokatuko duten final handiraino sailkatu dira. Euskal Eskubaloi Federazioak jada finkatu du lau talde lehiatuko dituen azken fase horretan jokatuko diren neurketen egutegia eta ordutegia. Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez, Urduliz Eskubaloia, Zarautz eta Bidasoa Irun izango dituzte aurkari usurbildarrek, apirilaren 28tik 30era. Hiru neurketa guztira honenbestez:

Euskadiko Txapelketako finaleko egutegia

1. jardunaldia: Apirilak 28, ostirala

17:30 Gran Camping Zarautz-Bidasoa Irun

19:30 Urduliz Eskubaloia-Usurbil K.E.

2. jardunaldia: Apirilak 29, larunbata

11:00 Bidasoa Irun-Urduliz Eskubaloia

13:00 Gran Camping Zarautz-Usurbil K.E.

3. jardunaldia: Apirilak 30, igandea

10:30 Usurbil K.E.-Bidasoa Irun

12:30 Urduliz Eskubaloia-Gran Camping Zarautz

Irudia: Usurbil K.E.