Estatuko Enplegu Zerbitzuak argitara eman ditu, langabezia eta langileen kontratazioari loturiko martxoko datuak. Otsaileko zifrekin alderatuta, 297tik 372ra igo da martxoan erregistratu diren lan kontratuen kopurua Usurbilen. Halere, azken urteotan ohikoa bihurtu den moduan, ia denak (345) aldi baterako sinatu dira. Gizonezko gehiago kontratatu dira, 198, emakumezkoak baino, 174. Gehienak (276) zerbitzuen sektorean.
Langabezia datuei dagokienez, koxka bat gorantz egin du langabetu kopuruak Usurbilen, hilabeteko tartean; 272tik 274ra. Haietatik 149, emakumezkoak dira, 125 gizonezkoak. Buruntzaldean zertxobait behera egin du langabezia tasak; 3.742tik 3.726ra.
2017ko martxoa
Usurbil: 274. Buruntzaldea: 3.726. Gipuzkoa: 37.471.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 125.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 55.
45 urtetik gora: 64.
Emakumezkoak: 149.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 80.
45 urtetik gora: 61.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 11.
Industria: 39.
Eraikuntza: 26.
Zerbitzuak: 179.
Aurretik lanik gabe: 19.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 813.
Astigarraga: 271.
Hernani: 1.061.
Lasarte-Oria: 1.038.
Urnieta: 269.
Usurbil: 274.
Guztira: 3.726.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 37.471.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 372.
Aldi baterakoak: 345.
Zerbitzuen sektorean: 276.
Sexuaren arabera: 198 lan kontratu gizonezkoenak, 174 emakumezkoenak.