Egun eta asteburu pasa bana antolatu du Andatza M.K.T.-k datorren maiatzerako. Batetik, urte hasieratik osatzen ari diren Bidasoako Kontrabandistak izeneko ibilbideko bosgarren etapan parte hartzeko aukera izango da; maiatzaren 7an Ziga eta Erratzu lotuko dituen txangoan. Eta bestalde, maiatzaren 14an ospatuko den Herri Urrats jaialdiaren harira, Ereñozutik Lesakara eta handik Senperera oinez joateko aukera izango da. Irteerotan izen emateko epea zabalik dago jada. Honatx jakin beharrekoen berri:
Ziga-Erratzu mendi irteera
Eguna: maiatzak 7, igandea.
Abiatzeko hitzordua: autobusez, 07:30etan Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbidea: 24 km.
Izen ematea: aurrez, maiatzaren 3a baino lehen, kontu zenbakiotako batean 25 euroko (autobusa+bazkaria) ordainketa eginda:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Oharrak:
-Bazkaria, Erratzuko Kastonea jatetxean.
-Plaza mugatuak.
-"Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguro txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.
Oinez Herri Urratsera