"Maitzaren 7ko herri galdeketarako azken txanpan gaude jada, hasi dezagun indarrez eta jai giroan!", animatzen dituzte usurbildarrak, Herritzartu Elkartetik. Abiatzeko Erabaki Fest jaialdia antolatu dute Zubiartean Elkartearekin elkarlanean apirilaren 29rako. Egun osoan zehar ospatuko da Kaxkoan. Dagoeneko zenbait ekitaldi iragarri dituzte; "M7 erabaki" esaldia irudikatuko duen mosaiko erraldoi bat osatu asmo dute 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. Hizkietako bat zubietarrek osatuko dute. "Animatu parte hartzera!", adierazi dute Zubiartean Elkartetik ere. Bertaratzeko asmoa dutenei jakinaraztea eskatu die Zubiartean Elkarteak.
Eguerdian frontoian bapo bazkaltzeko zikiro jana antolatu dute. Adi, otordurako txartelak aurrez eskuratu beharko dira, igande hau, apirilaren 23a baino lehen. Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan erosi ditzakezue 23 eurotan. 15 euroren truke, ikasle eta langabetuek. Haurrentzako paella izango da; txartelak kasu honetan 5 eurotan eskuratu ahalko dira. Bazkalostea, elektrotxarangak girotuko du.
Datozen deialdiak
Apirilak 21, ostirala
19:00 Hitzaldia Sutegin: “Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan”. Hizlariak: Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos). Elkarrizketatzailea: Fermin Munarriz (kazetaria).
Apirilak 29, larunbata
Erabaki Fest jaialdia egun osoan Kaxkoan:
12:00 "M7 erabaki" esaldia irudikatuko duen mosaiko erraldoia, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Eguerdian, zikiro jana frontoian. Txartelak apirilaren 23ra arte salgai Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan. Prezioa: 23 euro. Langabetuek 15 euro. Haurrentzako paella 8 eurotan.
18:30 Elektrotxaranga.
Antolatzaileak: Herritzartu eta Zubiartean Elkarteak.
Maiatzak 2-6, asteartetik larunbatera
Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:
-Maiatzak 2, 18:00-20:00.
-Maiatzak 3, 11:00-13:00/18:00-20:00.
-Maiatzak 4, 18:00-20:00.
-Maiatzak 5, 19:00-21:00.
-Maiatzak 6, 11:00-14:00.
Maiatzak 7, igandea
09:00-20:00 Galdeketa. Bozka lekuak:
-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.
-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.
-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.
-Aginagan: apaiz-etxean.
Oharra: bolondresak behar dira goiz eta arratsaldeko txandetan, bozka mahaietan egon edo laguntzaile lanetan aritzeko. Izen ematea, Herritzarturen lokalean.
Hartuemanetarako:
usurbilgureeskudago@gmail.com
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil Twitter: @GureEskuDagoU
Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.