Ostiralean ere gutxieneko zerbitzuak lau orduz Euskotrenen

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 20a, 10:16

Zerbitzu publikoak guztiontzako izan, zerbitzuen maiztasuna eta kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea eskatzeko, udazkenaz geroztik egiten ari diren lan uzteekin segiko dute asteotan Amara eta Arasoko Euskotreneko langileek.

Gutxieneko zerbitzuak finkatu dira asteotarako; apirilaren 21, 25 eta 27an. Aipatu moduan, gutxieneko zerbitzuak ez dira egun osoz izango, ordu tarte jakinetan baizik. Apirilaren 21ean, 07:25-09:35 artean, 18:25-20:35 artean. Apirilaren 25ean eta 27an, 6:25etik 8:35era, eta 17:25etik 19:35era. 

Informazio gehiago:

euskotren.eus

944 333 333

@euskotrenEJGV (Twitter)

Lan uzteak egiten ari diren langileen berri: Euskotren Amarako Langileak (Facebook) edo @EuskotrenAmara (Twitter)