Asteotako oporraldia tarteko, 2017-18 ikasturterako Haur Eskolan matrikulatzeko epea bitan zatitu dute aurten; apirilaren 3tik 7ra eta apirilaren 24tik 28ra. 2015, 2016 eta 2017an jaio diren edo jaioko diren haurrei zuzenduriko deialdi honetan parte hartzeko azken aukera izango da beraz datorren astean. Matrikulatzeko hitzordua eskatu beharko da aurrez, 943 374 061 telefono zenbakira deituta, 08:30-12:00 artean.
"Behin ikasturtea hasita, Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra izango duzuela aurreikusten baduzue, matrikulazio garaian gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, epez kanpoko izen emateei ezin baitiegu plaza eta ordutegia bermatu", ohartarazi dute Haur Eskolatik.
Honatx matrikulazioa bideratzerakoan aurkeztu beharko den dokumentazioa:
-Errolda-agiria edo bizikidetza-agiria.
-Gurasoen NANaren kopia.
-Gizarte Segurantzako txartelaren kopia (seme/alabarena).
-Familia-liburuaren kopia (gurasoen eta seme/alabaren orrialdeak).
-Kontu korrontearen zenbakia (IBANa eta Swift BICa).
Beharren-mapa
Haur Eskolak irailetik uztailera eskaintzen du zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 07:30-16:30 artean. Matrikulazio deialdi honen harira, "Haur-Eskolan, familien beharrei ahalik eta erantzun egokiena emateko asmoz, beharren-mapa osatu nahi dugu. Horretarako, 2015., 2016. eta 2017. urteetan jaio diren eta jaioko diren haurren familiei eskatu nahi diegu, Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra aurreikusten badute, gurekin harremanetan jartzeko".
Argibide gehiagorako:
943 374 061
Bulego ordutegia: 08:30-12:30
haureskola@udarregi.eus