Udarregi Ikastolako ingeles udalekuetan izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 20a, 10:47

Udako aisialdi ekintzetan izen emateko garaia ere badator. Enjoy English Udarregi Ikastolak bideraturiko udako ingeles udalekuetan izen emateko aukera dago apirilaren 25era arte. Hilabetez jatorrizko ingeles hiztunekin aipatu hizkuntzan trebatzeko aukera izango dute 5-12 urte arteko haur eta gaztetxoek. Honatx ingeles udalekuon inguruko zehaztasunen berri:

UDALEKUAK

Epea: ekainak 26-uztailak 21.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 artean.

Nori zuzendua: 5-12 urte arteko ikasleentzat.

Bideratzaileak: jatorrizko ingeles hiztunak. Talde bakoitzeko hezitzaile bat egongo da.

Taldekatzeak:

-A taldeak: 5-8 urte artekoentzat (HH3, LH1-2), 11-13 ikasle artean.

-B taldeak: 8-12 urte artekoentzat (LH 3-6), 13-15 ikasle artean.

Helburuak: 

-Ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea, jolas dinamikaren bitartez.

-Jolasaren bidez aurrez aurreko komunikazioan eragitea eta talde harremana indartzea.

-Bakarka zein taldean, ondo pasatuz ingelesez hainbat adierazpen kultural sortzea.

-Jatorrizko ingeles hiztunak izango ditugula baliatuz, atzerriko beste kulturen eta euskal kulturaren arteko elkartrukea sustatzea.

Programa didaktikoa:

-Ahozko hizkuntza, ulermena, hizkuntz jarioa, ahoskera, hiztegia…

-Gela barruko eta kanpoko jolasak.

-Ipuin kontaketak.

-Antzerkiak.

-Proiektuak.

-Irteerak.

-Begirale gidak: ebaluaketa eta berrikuntza.

Izen ematea:

-Ikastolako idazkaritzan apirilaren 25a baino lehen.

-300 euro, gutxi gorabehera. (ikasle kopurua jakindakoan zehaztuko da).

-Hezitzailea etxean hartzen duen familiak ez du ordaindu beharrik izango.

-Ordainketa bi zatitan egingo da.