5. Dantza Eguna iruditan

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 21a, 09:28

Kalejiran goizez, erromeri giroan arratsaldez eta beste behin, publikoa txundiarazi zuen ikuskizun estreinaldiaren bueltan gauez. Dantza batean joan zitzaigun apirilaren 8a, Orbeldi Dantza Taldeak antolaturiko jaialdiari esker. Irudiotan bildu genuen 5. Dantza Eguna; Ortzadar (Iruñea), Erketz (Lasarte-Oria), Lainomendi (Derio) eta Orbeldi (Usurbil) dantza taldeek ospatu zuten topaketa, Ttipika talde usurbildarrak girotu zuen erromeria, edota herriko dantzari, musikari eta antzezleek osaturiko 70 bat laguneko taldeak hilabete luzez landu, prestatu eta estreinatu zuen "Indiana Jones eta kaliz sakratua" ikuskizuna.

Usurbilen dantza eta dantzarako zaletasuna inoiz baino biziago dagoela argi geratu da bosgarren urtez. 

5. Dantza Eguna iruditan

Argazki bilduma:

Argazkitegia: 5. Dantza Eguna

Bideoak:

"Indiana Jones eta Kaliz sakratua" ikuskizuna"

Ttipika taldeak giroturiko erromeria

Dantza taldeen kalejira

Dantza taldeen topaketa eta kalejiraren abiatzea

Tio Teronen Semeak