16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea ezinbestekoa, maiatzaren 7ko herri galdeketan parte hartzeko

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 20a, 12:33

Bi aste pasatxo baino ez Usurbilen eta Zubietan ospatuko diren herri galdeketetarako. Hitzorduotan parte hartzeko bi baldintza nagusi bete beharko dira: batetik, 16 urte beteak izatea eta bestalde, udalerrian bertan erroldatua egotea. Adi norbere egoeraren arabera aurkeztu beharko den dokumentazioari, zenbait kasuetan agian beharrezkoa izango baita aldez aurretik Usurbilgo Udalera jo eta errolda agiria eskuratzea:

Bozkatzeko baldintzak

-16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.

B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.

Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada Usurbilgo udalerrikoa.

Azken hitzaldia ostiralean

"Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan". Izenburu hauxe darama, Herritzartuk maiatzaren 7ko herri galdeketari begira, asteotarako antolatu duen hitzaldi zikloko azken saioak. Ostiral honetan izango da solasaldia 19:00etan Sutegin:

 

Datozen deialdiak

Apirilak 21, ostirala

19:00 Hitzaldia Sutegin: “Erabakitze eskubidea alderdi politikoen ahotan”. Hizlariak: Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos). Elkarrizketatzailea: Fermin Munarriz (kazetaria).

Apirilak 29, larunbata

Erabaki Fest jaialdia egun osoan Kaxkoan:

Goizean, mosaiko erraldoia.

Eguerdian, zikiro jana frontoian. Txartelak apirilaren 23ra arte salgai Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan. Prezioa: 23 euro. Langabetuek 15 euro. Haurrentzako paella 8 eurotan.

Arratsaldean musika.

Apirilak 27-28 eta maiatzak 2-6

Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:

-Apirilak 27, 18:00-20:00.

-Apirilak 28, 19:00-21:00.

-Maiatzak 2, 18:00-20:00.

-Maiatzak 3, 11:00-13:00/18:00-20:00.

-Maiatzak 4, 18:00-20:00.

-Maiatzak 5, 19:00-21:00.

-Maiatzak 6, 11:00-14:00.

Maiatzak 7, igandea

09:00-20:00 Galdeketa Usurbilen. Bozka lekuak:

-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.

-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.

-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.

-Aginagan: apaiz-etxean.

Oharra: bolondresak behar dira goiz eta arratsaldeko txandetan, bozka mahaietan egon edo laguntzaile lanetan aritzeko. Izen ematea, Herritzarturen lokalean.

Hartuemanetarako:

usurbilgureeskudago@gmail.com

Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU

Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.