Herritzartu eta Zubiartean Elkarteek, bi bilguneok elkarlanean antolatu dute, maiatzaren 7ko Usurbil eta Zubietako herri galdeketak girotzeko baliatuko den apirilaren 29ko Erabaki Fest jaialdia. Egun osoan zehar ospatuko da Kaxkoan. Dagoeneko zenbait ekitaldi iragarri dituzte; hasteko, "M7 erabaki" esaldia irudikatuko duen mosaiko erraldoi bat osatu asmo dute 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. Hizkietako bat zubietarrek osatuko dute. "Animatu parte hartzera!", adierazi dute Zubiartean Elkartetik ere. Bertaratzeko asmoa dutenei jakinaraztea eskatu die Zubiartean Elkarteak.
Gogoan izan bestalde, mosaikoa osatu ostean, zikiro jana antolatu dela frontoian. Txartelak aurrez eskuratu behar dira, apirilaren 23a baino lehen, Kaxkoko hainbat tabernetan. Ondoko kartelean dituzue xehetasunak.
ZUBIETAKO GALDEKETA
Galdeketa eguna: maiatzak 7, igandea.
Zubietarrei egingo zaien galdera: "Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?".
Galdeketa kudeatuko duen elkartea: Zubiartean.
Manifestua: "Zubiartean. Zubietarrok erabakitze eskubidearen alde"
Taldearekin hartuemanetan jartzeko:
zubiartean@gmail.com
Facebook: Zubiartean
Galdeketa antolatzeko hurrengo deialdiak:
-Asteartero: Galdeketa antolatzeko taldea asteartero biltzen da 19:00etan, Zubietako Kaxkape egoitzan.
-Apirilak 29, larunbata: Erabaki Fest Usurbilen.