Eskubaloia eta pilota, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 21a, 08:45

Opor giroan garela nabari da, bai behintzat asteburuko kirol agendari erreparatzen badiogu. Ostiral honetan, 19:00etan hasita, Xabier Santxo eta Titin III lehian jarriko dituen pilota jaialdia ospatuko da frontoian. Larunbatean berriz, bi eskubaloi neurketa Oiardo Kiroldegian. Gogoan izan bestalde, zabalik dagoela Andatza M.K.T.-k maiatzerako antolatu dituen txangoetan izen emateko epeak. Xehetasun gehiago segidan:

Xabier Santxoren debuta ostiralean

Xabier Santxok GARFE enpresarekin kontratua sinatu du eta lehen partida Usurbilen jokatuko du. Usurbilgo Udalak antolatu duen partidan, Bergera izango da Usurbilgo pilotariaren bikotea. Titin III-Gorrotxategi bikotearen aurka lehiatu beharko dute. Aurretik, Arrieta eta Loidiren arteko lau t´erdiko partida jokatuko da. Partida gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Sarrerak Txiriboga tabernan eskura daitezke aldez 10 euroren truke. Frontoian bertan bestela, 12 eurotan. Pilota jaialdiaren amaieran, "Pagazpe Pilota Elkarteak Tiburtzio Arrutiri merezi duen omenaldia eskainiko dio pilotaren alde egin duen lanagatik".

Eskubaloia Kiroldegian

Apirilak 22, larunbata

11:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Amenabar A

12:30 Kadete neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Aiala ZKE

Apirilak 26, asteazkena

20:00 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-C.D. Egia Ur-Ze

Mendizaleek hitzordu bikoitza maiatzean

Egun eta asteburu pasa bana antolatu du Andatza M.K.T.-k maiatzerako. Irteerotan izen emateko epea zabalik dago jada:

Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko 5. etapa: Ziga-Erratzu mendi irteera

Eguna: maiatzak 7, igandea.

Abiatzeko hitzordua: autobusez, 07:30etan Oiardo Kiroldegitik.


Ibilbidea: 24 km.

Prezioa: 25 euro (autobusa+bazkaria).

Oharrak:

-Bazkaria, Erratzuko Kastonea jatetxean.

-Plaza mugatuak.

Herri Urratsera oinez

Oharra: aukeran egun bat edo biko irteera.

2 egunekoa

Egunak: maiatzak 13-14.

Abiatzeko hitzordua: 08:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.

Ibilbidea: maiatzaren 13an Ereñozu-Lesaka (6,5 ordu) eta maiatzaren 14an Lesaka-Senpere (6,5 ordu). Gaua, Lesakako Matxinbeltzenea ostatuan (dutxa, loa eta gosaria. Afaria aparte ordainduko da).

Oharrak: motxilan bi eguneko otordua, toaila eta aldatzeko arropa eraman behar da.

Prezioa: 30 euro.

Egun batekoa

Eguna: maiatzak 14.

Abiatzeko hitzordua: 08:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez Lizuniagaraino. Bezperatik irteeran direnekin elkartuko dira. Nahi duenak Senpereraino autobusez joan daiteke (Senperera autobusez joateko ez dago federatua egon beharrik).

Ibilbidea: Lizuniaga-Senpere (3,5 ordu).

Prezioa: 10 euro.

Izen ematea: ordainketak maiatzaren 3a baino lehen egin, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Itzulerako autobusa, maiatzaren 14an 18:30etan Senperen.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.

Informazio gehiago: andatza.com edo andatza@hotmail.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.