Usurbil eta Zubietako herri galdeketak maiatzaren 7rako iragarri diren arren, egun horretan bozkalekuetara gerturatu ezin duenak edo besterik gabe, proposatu diren galderen gaineko iritzia lehenago eman nahi duenak aurrez bozkatzeko aukera izango du. Usurbilen, herri galdeketa antolatzen ari den Herritzartu Elkarteak, Etxebeste kalean duen egoitzara gerturatuta eman ahalko da aldez aurreko bozka, apirilaren 27tik aurrera. Albiste honetan beherago duzue aldez aurreko bozka emateko Usurbilgo egutegia.
Zubiartean Elkartetik berri eman dutenez, Zubietan ere aldez aurretik bozkatzeko aukera izango da maiatzaren 3an, 18:00-20:00 artean elizako arkupeetan. Elizako arkupeetan bozkatu ahalko da baita Zubietan, maiatzaren 7an, 09:00-20:00 artean. Gogoan izan, herri galdeketa hauetan parte hartzeko bete beharko diren balduntzak:
Bozkatzeko baldintzak
-16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.
B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.
Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada Usurbilgo udalerrikoa.
BOZKA EMATEKO EGUTEGIA USURBILEN
Galdera: "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?".
Apirilak 27-28 eta maiatzak 2-6
Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:
-Apirilak 27, 18:00-20:00.
-Apirilak 28, 19:00-21:00.
-Maiatzak 2, 18:00-20:00.
-Maiatzak 3, 11:00-13:00/18:00-20:00.
-Maiatzak 4, 18:00-20:00.
-Maiatzak 5, 19:00-21:00.
-Maiatzak 6, 11:00-14:00.
Maiatzak 7, igandea
09:00-20:00 Galdeketa Usurbilen. Bozka lekuak:
-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.
-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.
-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.
-Aginagan: apaiz-etxean.
Informazio gehiago:
usurbilgureeskudago@gmail.com
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil Twitter: @GureEskuDagoU
Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.
BOZKA EMATEKO EGUTEGIA ZUBIETAN
Galdera: "Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?"
Maiatzak 3, asteazkena
18:00-20:00 Zubietako elizako arkupeetan.
Maiatzak 7, igandea
09:00-20:00 Galdeketa eguna Zubietan. Bozkatzeko aukera Zubietako elizako arkupeetan.
Informazio gehiago:
zubiartean@gmail.com
Facebook: Zubiartean
Antolatzailea: Zubiartean.