Luke Uribetxeberria (EAJ-PNV), Marian Beitialarrangoitia (EHBildu) eta Juantxo Iturria (Ahal Dugu-Podemos) gonbidatu ditu Herritzartuk, Sutegin antolatu duen hitzaldira. Erabakitze eskubideaz luze zabal jardun dute hirurek, Fermin Munarriz kazetariak gidatu duen solasaldian. Gaurkoarekin, amaitu da datorren maiatzaren 7ra begira, Herritzartuk antolatu duen hitzaldi zikloa. Adi datozen deialdiei, bi aste baino ez baitira geratzen galdeketa egunerako.
USURBILGO HERRI GALDEKETA
Datozen deialdiak
Apirilak 29, larunbata
Erabaki Fest jaialdia egun osoan Kaxkoan:
12:00 Mosaiko erraldoia, Mikel Laboa plazatik abiatuta: "M7 erabaki" esaldia osatuko da.
Eguerdian, zikiro jana frontoian. Txartelak apirilaren 23ra arte salgai Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan. Prezioa: 23 euro. Langabetuek 15 euro. Haurrentzako paella 8 eurotan.
18:30 Elektrotxaranga.
Apirilak 27-28 eta maiatzak 2-6
Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:
-Apirilak 27, 18:00-20:00.
-Apirilak 28, 19:00-21:00.
-Maiatzak 2, 18:00-20:00.
-Maiatzak 3, 11:00-13:00/18:00-20:00.
-Maiatzak 4, 18:00-20:00.
-Maiatzak 5, 19:00-21:00.
-Maiatzak 6, 11:00-14:00.
Maiatzak 7, igandea
09:00-20:00 Galdeketa. Bozka lekuak:
-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.
-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.
-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.
-Aginagan: apaiz-etxean.
Oharra: bolondresak behar dira goiz eta arratsaldeko txandetan, bozka mahaietan egon edo laguntzaile lanetan aritzeko. Izen ematea, Herritzarturen lokalean.
Hartuemanetarako:
usurbilgureeskudago@gmail.com
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU
Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.