Ken Zazpi, maiatzaren 13an Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 24a, 12:54

Ken Zazpi Usurbila dator maiatzaren 13an, Hurbilago Elkartearen eskutik. Gauerditik aurrera Dema plazan 20. urtemugako bira amaierako kontzertua eskainiko dute. Adi, sarrerak dagoeneko eskuragarri baitaude 12 eurotan, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan.

Ken Zazpik 2015eko azaroan kaleratu zuen azken lana; "Phoenicoperus" izenekoa. "Burutu dugun diskorik homegeneoena beharbada, organikoena, esperimentalena, freskoena", taldekoen esanetan. Lanak Usurbilekin lotura estua du, Haritz Harreguyk Urdaiagan duen Higain estudioetan grabatu baitzuten. Taldearen berri, kenzazpi.com atarian jaso dezakezue.

Ken Zazpi Usurbilen

Eguna: maiatzak 13, larunbata.

Ordua: 00:00.

Tokia: Dema plaza.

Sarrerak: aurrez 12 eurotan, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan. Egunean bertan, 15 eurotan aipatu taberna hauetan eta Sutegin.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

Maiatzaren 7ko Bizi Kalea, dendariekin

Hala da. Herritarren artean harrera ezinhobea izan duen gune gastronomikoak osagai berriak eskaintzen dizkigu hilero. Maiatzaren 7an ospatuko da hurrengo Bizi Kalea. Jan edan, zozketa eta musikaz gain, Hurbilago Elkarteko dendariek postuak jarriko dituzte. Hamaiketako ederraz gozatu eta erosketak egiteko aukera bikaina beraz maiatzaren 7an, oraingoan, Askatasuna plazan ospatuko den azokan. Denboraldiko azken Bizi Kalea izango da.