"Hezkuntza eta generoa" hizpide hartuta, formazio saioak gaurtik Zubietan

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 25a, 08:34

Zubietako Eskolako guraso elkarteak jardunaldiak antolatu ditu apirila amaiera honetarako eta maiatza hasierarako. "Hezkuntza eta generoa" edota "Haur sexualitatearen bide laguna" izeneko saioak tartekatuko dira, astearte honetan bertan abiatuko den zikloaren baitan. Honatx xehetasunak:

Apirilak 25, asteartea

17:00-19:00 "Hezkuntza eta generoa".

Hizlaria: Amelia Barquín. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea (Mondragon Unibertsitatea). "Amelia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Ikerketa eta irakaskuntza gaiak honakoak ditu, besteak beste: Kulturarteko hezkuntza, ikasle etorkinen hezkuntza trataera, hizkuntzaren erabilpen ez sexista eta hezkuntza eta generoa".

Maiatzak 2, asteartea

17:00-19:00 "Hezkuntza eta generoa". Amelia Barquín. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea (Mondragon Unibertsitatea) .

Maiatzak 9, asteartea

14:30-16:00 "Haur sexualitatearen bide laguna". Elena Jimenez. Sexune taldeko sexologoa.

Formazio saioen lekua: Kaxkape.

Antolatzailea: ZUBIGE, Zubietako Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea.

Hitz Aho

Bi ikastaro antolatu ditu Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak:

-"Gure buruhandia egiten": HH 4-5 eta LH 1-2 mailetako ikasle eta gurasoei zuzendua. Apirilaren 29an, maiatzaren 6an, 13an eta 20an (larunbatetan, 16:00-17:30).

-"Buztina lantzen". LH 1-6 ikasleei zuzendua. Maiatzaren 5ean, 12an, 19an, 17:00-18:30 artean.

Izen ematea: apirilaren 24a baino lehen idatzi hitzaho@udarregi.eus helbidera. Tailerra, izen abizenak, maila eta telefono zenbakia utzi. Gehienez 15eko taldeak osatuko dira. Izen ematearen arabera onartuko dira. Tailer bakoitzaren prezioa: 15 euro.

Usurbilgo emakumeen ahalduntze eskola: Oinarrizko iturgintza

Emakumeei zuzenduta antolatu den ikastarorako xehetasunak segidan dituzue:

Epea: maiatzak 3-31, asteazkenero.

Ordutegia: 17:00-20:00.

Tokia: Lanbide Eskola.

Izen ematea (doan): 

parekidetasuna@usurbil.eus

943 377 110

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Lanbide Eskola, Zubigune Fundazioa.

"Zure enpresa nola sortu eta kudeatu"

Beterri-Buruntzako udalek sustatu dute programa hau, eta enpresa bat sortu nahi dutenentzat bideratua dago. Ekintzaileei formakuntza eskaintzen zaie enpresa sortzeko edo kudeaketan laguntzeko. "Gertu Asesores de Empresa y Abogados SL" izango da kurtsoa eskainiko duen enpresa eta Lanbideren kolaborazioa izango du. Honatx xehetasun gehiago:

-Doakoa izango da.

-Andoaingo Urigaingo etxean eskainiko dute, apirilaren 26an eta 27an.

-Bi txanda aukeran: goizez (09:00-13:00) edo arratsaldez (15:00-19:00).

-Informazio gehiago: 

ekinean@andoain.eus

943 304 221

Lanbideren bulegoetan

KzGunea

Apirilean arratsaldez izango da zabalik KzGunea, 16:00-20:00 artean. Maiatzean goizez, 09:00-13:00 artean. Honatx hurrengo asteotarako iragarri dituzten ikastaroak:

-Maiatzak 2-11, 09:00-11:00 "Argazki ukitua GIMP erabiliz".

-Maiatzak 12, 09:00-11:00 "Kizoa. Collage-ak sortu eta partekatu".

-Maiatzak 15-17, 09:00-11:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".

-Maiatzak 15-16, 11:00-13:00 "LibreOffice Impress. Aurkezpenak sortu eta utzi harrituta zure ingurukoak".

-Maiatzak 18-31, 09:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".

Informazio gehiagorako:

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net


Kale Nagusia, 37

"Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa

Otsailaren 11n abiatu zen Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatutako "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa, irailera arte luzatuko da. Saioak Potxoenean izango dira. Izena ikastaro osorako eman zitekeen, baina saio solteetarako ere apuntatu daiteke:

Saioen egutegia:

-Maiatzak 2o: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.

-Ekainak 3: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.

-Uztailak 15: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osaren eskutik.

-Irailak 9: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Ordutegia: 09:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.