Erabaki Fest jaialdiko zikiro janerako txartelak salgai oraindik

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 25a, 12:55

Maiatzaren 7an Usurbilen eta Zubietan ospatuko diren herri galdeketak girotze aldera, Erabaki Fest jaialdia antolatu dute apirilaren 29rako, galdeketok deitu dituzten Herritzartu eta Zubiartean elkarteek. Iragarri dituzten ekitaldien artean, zikiro-jan baten bueltan bildu nahi dituzte herritarrak. Otordurako txartelak aurrez eskuratu behar ziren, apirilaren 23a baino lehen. Baina oraindik salgai egoten segitzen dute. Hori bai, antolakuntzatik ahal bezain azkar erosteko deia egin dute. "Txartelak salgai oraindik! Prebisioak ondo egiteko, lehenbailen erosi txartelak, mesedez! ZABALDU MEZUA ZUEN INGURUAN! Animatu eta hurbildu!", adierazi dute Herritzartutik, sare sozialen bidez.

Txartelak Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan erosi ditzakezue 23 eurotan. 15 euroren truke, ikasle eta langabetuek. Haurrentzako paella izango da; txartelak kasu honetan 5 eurotan eskuratu ahalko dira. Bazkalostea, elektrotxarangak girotuko du.

Erabakitze eskubidearen aldeko jaialdia ordea eguerdian abiatuko da, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta eta herritarren laguntzaz, "M7 erabaki" esaldia irudikatuko duen mosaiko erraldoiarekin. Hizkietako bat zubietarrek osatuko dute. "Animatu parte hartzera!", adierazi dute Zubiartean Elkartetik ere. Bertaratzeko asmoa dutenei jakinaraztea eskatu die Zubiartean Elkarteak. 

USURBILGO HERRI GALDEKETA

Apirilak 29, larunbata

Erabaki Fest jaialdia egun osoan Kaxkoan, Herritzartu eta Zubiartean elkarteek antolatuta:

12:00 Mosaiko erraldoia, Mikel Laboa plazatik abiatuta: "M7 erabaki" esaldia osatuko da.

Eguerdian, zikiro jana frontoian. Txartelaksalgai Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan. Prezioa: 23 euro. Langabetuek 15 euro. Haurrentzako paella 8 eurotan.

18:30 Elektrotxaranga.

Apirilak 27-28 eta maiatzak 2-6

Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:

-Apirilak 27, 18:00-20:00.

-Apirilak 28, 19:00-21:00.

-Maiatzak 2, 18:00-20:00.

-Maiatzak 3, 11:00-13:00/18:00-20:00.

-Maiatzak 4, 18:00-20:00.

-Maiatzak 5, 19:00-21:00.

-Maiatzak 6, 11:00-14:00.

Maiatzak 7, igandea

09:00-20:00 Galdeketa Usurbilen.  

Galdera: "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?".

Bozkatzeko baldintzei buruzko informazioa: maiatzaren 7an bozkatzeko baldintzak

Bozka lekuak:

-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.

-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.

-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.

-Aginagan: apaiz-etxean.

Informazio gehiago:

usurbilgureeskudago@gmail.com

Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU

Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.